Jan Potocki
Jan Potocki | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: Great Sejm (en) ![]()
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Pykiv (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Bizilekua | San Petersburgo | ||||
Heriotza | Uladivka (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Aita | Józef Potocki | ||||
Ama | Anna Teresa Potocka | ||||
Ezkontidea(k) | Julia Lubomirska (en) ![]() Konstancja Potocka (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Potocki (Pilawa) (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | poloniera frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | antropologoa, historialaria, idazlea, ingeniaria eta arkeologoa | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Jan Potocki kondea (Pików, 1761ko martxoaren 8a - Uladowka, 1815eko abendua) poloniar idazlea, historialaria eta etnologoa izan zen.
Eslaviarren etnologian aditua zen. Europa, Asia eta Afrikan zehar bidaiatu zuen, arrazak, hizkuntzak, ohiturak eta antzinako aztarnak aztertuz, Europako herrien, eta bereziki eslaviar herrien, jatorria aurkitzeko. Historiazko eta etnografiazko liburu asko idatzi zituen (frantsesez), besteak beste: Essai sur l´histoire universelle et recherches sur celle de la Sarmatie (1789-1792, Historia unibertsalari buruzko saiakera eta Sarmatiako historiari buruzko ikerketak), Fragments historiques et géographiques sur la Scythie, la Sarmatie et les Slaves (1796, Historiako eta geografiako zatiak Eszitiari, Sarmatiari eta eslaviarrei buruz), Histoire primitive des peuples de la Russie (1802, Errusiako herrien antzinako historia). Bestalde, eleberri bat idatzi zuen, frantsesez hura ere: Le Manuscrit trouvé a Saragosse (1804-1813, Zaragozan aurkitutako eskuizkribua); gertaera goibel eta magikoak kontatzen dituen eleberri bitxia da, erotismoa eta izua fantasiarekin lotzen dituena, eta orain dela gutxi arte ia ezezaguna zena, baina azken urteotan ospe handia hartu duena.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Potocki ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.