Joaquim Pedro de Oliveira Martins
Joaquim Pedro de Oliveira Martins | |||
---|---|---|---|
1892ko urtarrilaren 17a - 1892ko maiatzaren 27a ← Mariano Cirilo de Carvalho (en) Barrutia: Portugalgo Erresuma | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lisboa, 1845eko apirilaren 30a | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1894ko abuztuaren 24a (49 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, idazlea, soziologoa eta politikaria | ||
Mugimendua | Q3123179 |
Joaquim Pedro de Oliveira Martins (Lisboa, 1845eko apirilaren 30a - ibidem, 1894ko abuztuaren 24a) portugaldar politikaria, historialaria eta idazlea izan zen. Portugalgo Zientzietako Akademiako kidea. Diputatu (1886) eta Finantzako ministro hautatu zuten (1892). Idazle oparoa izan zen. Haren obra aipagarri batzuk: Phebus Moniz (1866, eleberria), Batalha, Belem, Mafra (1869, bertsoz eta hitz lauz idatzitako trilogia), Historia de Portugal (1879), Historia da civilização iberica (1879), A vida de Nuno Alvares (1893) eta O principe perfeito (1896), besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.