John Everett Millais
John Everett Millais | |||
---|---|---|---|
1896ko otsaila - 1896ko abuztua | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Southampton, 1829ko ekainaren 8a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua | ||
Heriotza | Palace Gate (en) eta Londres, 1896ko abuztuaren 13a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Paulo katedrala | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | John William Millais | ||
Ama | Mary Emily Evamy | ||
Ezkontidea(k) | Effie Gray (1855eko uztailaren 3a - 1896) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Royal Academy of Arts Heatherley School of Fine Art (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, argazkilaria eta artista | ||
Lantokia(k) | Londres Chamonix-Mont-Blanc Paris Italia Amsterdam Dordrecht Haarlem Leiden Haga eta Geneva | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Academy of Arts Arte Ederren Akademia (Frantzia) Royal Society of Portrait Painters (en) Berlingo Arteen Akademia | ||
Mugimendua | Prerrafaelismoa sinbolismoa | ||
Genero artistikoa | margolaritza historikoa erretratua erretratua allegory (en) animal art (en) figure (en) genero-artea paisaia margolaritza margolaritza mitologikoa Autorretratua arte sakroa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
Sir John Everett Millais (Southampton, Ingalaterra, 1829ko ekainaren 8a - Londres, Ingalaterra, 1896ko abuztuaren 13a) Ingalaterrako margolaria izan zen. Prerrafaelismoaren sortzaileetako bat izan zen, Hunt eta Rossetirekin batera.
Biografia
Oso gazterik hasi zen lanean, eta Royal Academyko domina lortu zuen hamazazpi urte zituenean. Bera izan zen, orobat, prerrafaelisten taldearen aitzindaria eta teknika bikainena zuena. Lorenzo eta Isabella (1849) obran erakutsi zituen, lehenengoz, higikunde haren ezaugarri nagusiak: Berpizkunde aurreko egileetatik harturiko gaia, lerro mehe baina gogorra erabiltzea irudiak marrazteko, xehetasunekiko zaletasuna, argi-itzalen arteko kontraste gutxi, kolore distiratsuak eta osagai sinbolikoen erabilera. Ezaugarri horiek agertzen dira, orobat, Kristo bere gurasoen etxean (1850) errealismo handiko obran. Hala ere, Millaisen obretan ez da gainerako prerrafaelisten obran bezain nabarmena itxuraldaketarako joera.
Kristo bere gurasoen etxean obragatik kritika latzak egin zizkioten, errealismo biziz adierazi baitzituen gai erlijiosoak eta horrek mindu egin baitzituen izpiritu asko. Kritika haiek medio, harrezkero gai literarioak erabili zituen, Shakespearen pertsonaiak bereziki (Ofelia, 1851-1852). Hasierako eztabaiden ostean, ordea, John Ruskinen laguntzari esker, kritika onak jaso zituen.
Obra aipagarriak ditu orobat Usoa ontzira itzultzen (1851), Askapen agindua (1853) eta Neska gazte itsua (1856). Azkenaldiko obretan azpimarratzekoa da Raleighen haurtzaroa (1870; National Gallery, Londres). Garai horretan obra errazagoak eta akademikoagoak egin zituen, oro har.
Iruditegia
-
Kristo bere gurasoen etxean, 1850, Tate Britain, London.
-
Ophelia, 1851-1852, Tate Britain, Londres.
-
Neska gazte itsua, 1856, Birmingham Museum and Art Gallery.
-
The Boyhood of Raleigh, 1871, Birmingham Museum and Art Gallery.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.