John Malkovich
John Malkovich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Christopher, 1953ko abenduaren 9a (71 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Cambridge |
Talde etnikoa | Serbian Americans (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Glenne Headly (1982 - 1988) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinois State University (en) Eastern Illinois University (en) Benton Consolidated High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea, antzerki zuzendaria eta moda-diseinatzailea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
John Gavin Malkovich (Christopher, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1953ko abenduaren 9a) aktorea, ekoizlea, zinema-zuzendaria eta moda-diseinatzailea da. Antzezle lanetan, oso paper desberdinak egiteko gaitasuna du.
Bizitza
Easterneko Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, Steppenwolf Theatre Company antzerki-taldea sortu zuen. Ondoren Chicagora joan zen, eta han era guztietako lanak egin behar izan zituen bizibidea ateratzeko (etxeak pintatu, autobus bat gidatu), baina antzerkia utzi gabe betiere. Sei urtean berrogeita hamar lan baino gehiago antzeztu zituen.
1970eko hamarraldian New Yorka joan zen: han antzerkian segitu zuen, eta aldi berean zinemako zenbait pertsonaia egin. Ospea 1982an iritsi zitzaion, True West lanarekin. Hainbat sari jaso zituen lan hari esker. Urtebete lehenago, Balm in Gilead lanagatik, Joseph Jefferson saria jaso zuen. Hala ere, Malcovich zinema-lanengatik egin zen ospetsu.
Zineman egin zituen lehenengo lanetako bat Killing Fields (1984, Isiltasunaren garrasiak) lana izan zen. 1988an Stephen Frearsek zuzendu zuen Dangerous liaisons (Harreman arriskutsuak) laneko Valmot bizkonde gaizto dotorearen papera egin zuen. Film horren ondoren Zeru babeslea (1990, Bernardo Bertolucci) eta Lilura gaia (1991, Michael Linsy-Hogg) egin zituen. Woody Allenen Itzalak eta lainoa (1991) filmean lan txiki bat egin ondoren Arratoiei eta gizakiei buruz (1992, Gary Sinise) lanean parte hartu zuen.
Malcovichen beste lan aipagarri batzuk hauek dira: Hodeietatik haratago (1995, Michelangelo Antonioni), Dama baten erretratua (1996, Jane Champion), Kondenatuak airean (1997, Simon West), Rounders (1998, John Dahl), Burdinazko mozorroa zuen gizona (1998, Randall Wallace).
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1983 | Say Goodnight, Gracie | ||
1984 | Places in the Heart | Will jauna | |
The Killing Fields | Al Rockoff | ||
True West | Lee | ||
1985 | Death of a salesman | Biff Loman | (Telebista) |
Eleni | Nick Gage | ||
1986 | Rocket to the Moon | Ben Stark | (Telebista) |
1987 | The Glass Menagerie | Tom Wingfield | |
Making Mr. Right | Jeff Peters doktorea/Ulysses | ||
Empire of the Sun | Basie | ||
Santabear's High Flying Adventure | Papa Noel (ahotsa) | (Telebista) | |
1988 | Miles from Home | Barry Maxwell | |
Dangerous Liaisons | Sébastien de Valmont bizkondea | ||
1990 | The Sheltering Sky | Port Moresby | |
1991 | Old Times | Deeley | (Telebista) |
The Object of Beauty | Jake | ||
Queens Logic | Elliot | ||
1992 | Shadows and Fog | Pailazoa | |
Of Mice and Men | Lennie Small | ||
Jennifer Eight | Axente St. Anne | ||
1993 | In the Line of Fire | Mitch Leary | |
Alive | Carlitos Paez | ||
1994 | Heart of Darkness | Kurtz | (Telebista) |
1995 | O Convento | Michael | |
Beyond the Clouds | Zuzendaria | ||
1996 | Mary Reilly | Henry Jekyll doktorea/Edward Hyde jauna | |
The Portrait of a Lady | Gilbert Osmond | ||
The Ogre | Abel Tiffauges | ||
1997 | Con Air | Cyrus 'The Virus' Grissom | |
1998 | The Man in the Iron Mask | Athos | |
Rounders | Teddy KGB | ||
1999 | Being John Malkovich | John Horatio Malkovich | |
The Messenger: The Story of Joan of Arc | Karlos VIII.a Frantziakoa | ||
Le Temps Retrouvé | Charlusko baroia | ||
2000 | Shadow of the Vampire | F.W. Murnau | |
Les Misérables (telesaila) | Javert | ||
2001 | Knockaround Guys | Teddy Deserve | |
I'm Going Home | John Crawford | ||
Les âmes fortes | Monsieur Numance | ||
2002 | The Dancer Upstairs | Abimael Guzman | Tamén director |
Hideous Man | Narratzailea | Baita zuzendaria eta gidoigilea ere | |
Napoleon (telesaila) | Charles Talleyrand | ||
Ripley's Game | Tom Ripley | ||
2003 | Johnny English | Pascal Sauvage | |
Um Filme Falado | John Walesa kapitaina | ||
Adaptation. | Himself | ||
2004 | The Libertine | Karlos II.a Ingalaterrakoa | |
2005 | The Hitchhiker's Guide to the Galaxy | Humma Kavula | |
Colour Me Kubrick | Alan Conway | ||
2006 | Art School Confidential | Sandiford profesorea | |
Eragon | Galbatorix | ||
Klimt | Gustav Klimt | ||
The Call | Apaiza | ||
2007 | Drunkboat | Hildakoa | |
In Tranzit | Pavlov | ||
Beowulf | Unferth | ||
Polis is This: Charles Olson and the Persistence of Place | Bera gisa | Dokumentala | |
2008 | Burn After Reading | Osborne Cox | |
Changeling | Aita Briegleb | ||
2010 | Jonah Hex | Quentin Turnbull | |
Secretariat | Lucien Laurin | ||
Red | Marvin Boggs | ||
Disgrace | David Lurie | ||
2011 | Transformers: Dark of the Moon | Bruce | |
Goltzius and the Pelican Company | Hendrik Goltzius |
Zuzenduri gisa
- Johnny Loves Bobby (1989)
- Strap-Hanging (1999)
- The Dancer Upstairs (2002)
- Hideous Man (2002)
- Blazing Satchels (2008)
- Lady Behave
Gidoilari gisa
- Hideous Man (2002)
Ekoizle gisa
- The Accidental Tourist (1988) (ekoizle nagusia)
- Ghost World (2001)
- The Dancer Upstairs (2002)
- The Libertine (2004)
- Kill the Poor (2006)
- Art School Confidential (2006)
- Juno (2007)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Malkovich |
- John Malcovich aktorearen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)