John Mayer
John Mayer | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Clayton Mayer |
Jaiotza | Bridgeport, 1977ko urriaren 16a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Atlanta Bridgeport Fairfield (Connecticut) Los Angeles SoHo (New York) New York Montana |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berklee College of Music Fairfield Warde High School (en) Brien McMahon High School (en) Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikaria, blogaria, musikagilea, disko-ekoizlea, aktorea, artista, music artist (en) , artista bisuala eta tattoo artist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | John Mayer Trio (en) |
Genero artistikoa | rock alternatiboa rock soula indie rock folk rock blues rock soft rock Musika akustikoa pop musika herri-kanta pop rock country rock countrya blue-eyed soul (en) bluesa |
Musika instrumentua | gitarra Mandolina giltzadia ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Sony BMG Sony Music Aware Records Arista Records |
johnmayer.com | |
|
John Clayton Mayer edo John Mayer (Brigdeport, Connecticut, 1977ko urriaren 16a) abeslari, konpositore eta produktore diskografiko bat da.
Ibilbidea
Hasiera
Hemeretzi urteekin bere lehenengo talde musikala “LoFi Masters” sortu eban Clay Cook-ekin. Cook desberdintasun musikalak izaten hasi zen Mayerren pop musikara hurbiltzeko nahiaren ondorioz[1]. Horren ondorioz, Mayerrek bakarkako ibilbidea hasi zuen.[2]
John Mayer Trio
2005eko udaberrian, Mayer-ek “John Mayer Trio” sortu zuen Pino Palladino eta Steven Jordan-ekin batera. Taldean Blues eta Rock jotzen zuten. Talde honetan “Try!” diskoa argitaratu eta gero, 2006 urtearen erdian aspenarte bat hartu zuten. Eta 2006ko irailan, Mayerrek bakarkako disko berri batean lan egiteko asmoa iragarri zuen.[3].
Continuum
John Mayer-en hirugarren albuma Continuum izendatuta, 2006ko irailaren 9an argitaratu zan Australian, irailaren 11an Filipinas-en, irailaren 12an AEB-en eta irailaren 16an Erresuma Batuan. Diskoa berak egin zuen, “John Mayer Trio-ko” Steve Jordan bateria-jotzailearen laguntzarekin. Album hau pop eta blues-eko nahastetaz osatuta dago.
Battle Studies
2009ko urtarrilaren 24ean, John Mayer-ek disko berri bat grabatuko duela iragartzen du, Battle Studies izendatuta. John Mayer-ek baieztatzen du bere hurrengo diskorako estilo berri bat bilatuko duela, eta bere haurreko diskoaren estilotik hurrunduko dela.
Battle Studies 11 abesti ditu eta 45 minutu irauten ditu.
John Mayer, Battle Studies-en ondoren tour mundial bat egin eban. Battle Studies-ek mundu mailan oihartzun handia izan du, Japonia, Holanda, Ingalaterra, Portugal eta batez ere Estatu Batuetara bezalako herrialdeetara eraman baituelako.
Sob Rock
2019 urtean, John Mayer-ek bere abestiei zentzu berri bat emoten saiatzen da, eta hau lortzeko Sob Rock sortzen hasten da. Hiru urte eta gero, diskoa amaitutzat emoten da, eta Mayer-ek elkarrizketa batean azaltzen du bere entzuleek inoiz bizitako egoerak eta emozioak sentitzea nahi duela disko honekin.
Sariak
Grammy sariak urtero ematen ditu AEBetako Arte eta Zientzien Akademia Nazionalak. Mayer-ek zazpi sari irabazi ditu 15 izendapenetatik.
- 2003an Mayer-ek artista berri onenaren sariara izendatuta izan zan eta “Your Body Is a Wonderland-ekin” Gizonezko Pop emanakdirik onenaren saria irabazi zuen.
- 2005ean “Daughters” abestiarekin Gizonezko Pop emanaldirik onenaren saria eta Urtearen abestirik onenaren saria irabazi zuen.
- 2007an “Try!-ekin”, Rock disko onenara izendatuta egon zan. “Continuum-ekin”: Pop Ahots Disko Onenara saritua izan zan eta Urteko Albumaren sariara izendatuta egon zan. "Waiting on the World to Change-ekin" eta “Route 66-ekin” Pop gizonezkoen interpretazio onenaren saria irabazi zuen eta "Route 66" Gizonezko Rock Emanaldi Onenara izendatuta egon da.
- 2009an,“Say” Gizonezko pop antzezpen onenaren irabazlea izan zan eta Zinema eta telebista edo bestelako ikus-euskarri baterako idatzitako abestirik onenara izendatua izan zan. "Gravity-k” gizonezkoen rock interpretazio onena irabazi zuen eta "Leson Learned" Ahotsaren Pop-eko lankidetza onena izendatuta izan zan.
Diskografia
Albumak
- Inside Wants Out - 1999
- Room for Squares - 2001
- Heavier Things - 2004
- Continuum - 2006
- Where The Light Is (Live) - 2008
- Battle Studies - 2009
- Born and Raised - 2012
- Paradise Valley - 2013
- The Search For Everything - 2017
- Sob Rock - 2021
Erreferentziak
- ↑ Blake, Guthrie. (2003). [CreativeLoafing.com "Mayer of Atlanta: John Mayer plays Philips Arena, and all I got was this lousy cover story". ].
- ↑ Small, Mark. (2005). [Berklee.edu. "John Mayer '98: Running with the Big Dogs". ].
- ↑ Mayer, John. (2006). [JohnMayer.com Blog. «The Continuum Super Blog». ].