Johnny Reb
Johnny Reb edo Johnny Rebel Ameriketako Estatu Batuen Hegoaldeko estatuen nazio pertsonifikazioa zen, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian. Estatu horien sinboloa zen, soldadu arrunten sinboloa. Iparraldekoen sinboloa Billi Yank zen, bestetik.[1]
Ezaugarriak
Johny Reb artile grisez egindako uniformea darama. Buruan ohiko txano kepia darama: kotoizkoa, grisa, laua eta larruzko biseraz. Normalean armekin eta konfederatuen banderarekin irudikatzen zaio.
Beste erabilerak
"Johny Reb" Merle Kilgorek 1959an idatzitako konfederatuen aldeko abestia da. Johnny Hortonek zabaldu zuen.