Jon Adam II.a Liechtensteingoa
Hans-Adam II.a Liechtensteingoa (izen osoa alemanez Johannes "Hans" Adam Ferdinand Aloys Josef Maria Marko d'Aviano Pius) Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatu-burua da. Bere trataera Bere Gorentasun Txit Lasaia Liechtensteingo Printze Subiranoa da.
Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa eta Georgina von Wilczeken seme nagusia izan zen.
1967ko uztailaren 30ean Maria Aglaë Kinsky von Wchinitz und Tettau kontesa ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten:
- Alois, printze oinordekoa
- Maximilian printzea
- Constantin printzea
- Tatjiana printzesa
2003an ospatutako erreferendum baten bitartez, printzeak botere gehiago eskuratu zuen eta bera eta bere familia Austriara ihes egitearekin mehatxatu zuen erreferendumean baiezkoak irabazten ez bazuen. 2004ko abuztuaren 15ean bere semea den Alois Liechtensteingoari eman zizkion aginteko eskumen guztiak (erregeorde gisa) botere-trantsizioa prestatzeko.
Genealogia
Kanpo estekak
- Liechtensteingo Errege Familiaren webgunea (Alemanez) (Ingelesez)
Aurrekoa Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa |
Liechtensteingo Printzea 1989 - |
Ondorengoa Alois Liechtensteingoa |