Joseba Arregi

Artikulu hau politikari eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joseba Arregi (argipena)».
Joseba Arregi

(1996)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1991ko martxoaren 12a - Juan María Juaristi Lizarralde
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1987ko apirilaren 15a - Luis Bandres
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Arregi Aranburu
JaiotzaAndoain1946ko maiatzaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko irailaren 14a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMünsterreko Unibertsitatea doktoretza : Teologia
Deustuko Unibertsitatea doktoretza : soziologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  2011)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: joseba-arregi-aranburu

Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946ko maiatzaren 30a - Bilbo, 2021eko irailaren 14a) politikaria eta idazlea izan zen. Teologian eta Soziologian doktore zen. Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zituen.

Bizialdia

Joseba Arregi, eskuinean, 1996ko martxoan (argazkia: Aiurri).

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen eta bi alditan Kultura sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.[1]

Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu zuen. Euskal Herriko zenbait komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi zituen, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu zen eta geroago EAJtik atera zen. EAJ gobernutik kanporatzearen aldeko "Aldaketa" taldea sortu zuen beste batzuekin batera. Bere ibilbide politikoaren azken urteetan, PSErekin bat egin zuen.

Hala ere, 2014an Alderdi Popularrak proposatuta mintzatu zen Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean, autonomia estatutuaren erreformaren aurka, abertzaleek bakarrik nahi zutelakoan.[1]

Erreferentziak

  1. a b Urain, Jon O.. «Joseba Arregi hil da, «alternantzia» nahiago zuen jeltzale ohia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).

Kanpo estekak



Aurrekoa
Joseba Arregi
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

19871995
Ondorengoa
Mari Karmen Garmendia


Aurrekoa
Luis Mari Bandres
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1987-1995
Ondorengoa
Mari Karmen Garmendia


Aurrekoa
Ramon Labaien
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1984-1985
Ondorengoa
Luis Mari Bandres