Joshua Reynolds
Joshua Reynolds | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1768 - 1792
1761 -
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Plympton, 1723ko uztailaren 16a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Londres, 1792ko otsailaren 23a (68 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Paulo katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Samuel Reynolds | ||||||
Ama | Theophila Potter | ||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||
Haurrideak | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Hele's School (en) ![]() | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Irakaslea(k) | Thomas Hudson | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | margolaria, idazlea, arte bildumagilea eta artista bisuala | ||||||
Lantokia(k) | Londres Anberes Brujas Brusela Gante Lieja Ostende Paris Kolonia Düsseldorf Bolonia Florentzia Livorno Napoli Erroma Venezia Amsterdam Haga Lisboa eta Plymouth | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Royal Society Royal Academy of Arts Society of Dilettanti (en) ![]() Accademia delle Arti del Disegno (en) ![]() | ||||||
Mugimendua | neoklasizismoa | ||||||
Genero artistikoa | erretratua allegory (en) ![]() genero-artea margolaritza historikoa margolaritza mitologikoa Autorretratua Christian art (en) ![]() | ||||||
![]() ![]() ![]() | |||||||
![]() |
Sir Joshua Reynolds (Plympton, Devonshire, Ingalaterra, 1723ko uztailaren 16a - Londres, Ingalaterra, 1792ko otsailaren 23a) ingeles pintorea izan zen.
Ingeles pintore onenetakotzat eta Grand Style izeneko estiloaren aitzindaritzat hartua da.
Biografia
Londresen hasi zituen pinturako ikasketak, Thomas Hudson irakasle zuela; ondoren Italiara joan zen, eta Erroman pintore klasikoen eta Errenazimentukoen lanak aztertu zituen, batez ere. Horien artean, Rafael eta Il Correggio izan ziren gehien eragin ziotenak. 2.000 lan baino gehiago egin zituen, erretratuak eta gai historikokoak gehienak. Bere garaiko pertsona ospetsu asko marraztu zituen, besteak beste, Dr. Johnson, Siddons andrea eta Edmund Burke. Erretratu-lanekin batera, dena den, paisaia ere landu zuen.
Dotoretasuna, koloreen hautaketa eta pertsonaien alderdi psikologikoa agertzeko maisutasuna dira Reynoldsen ezaugarri nagusiak. Holandara eta Flandriara egindako bidaiaren ondorengo lanetan, Rubens eta Frans Halsen eragina nabari da; errealismo eta bizitasun gehiagoko lanak dira garai hartakoak.
Lan nagusiak: Eliot familia (1746), Ugolino (1773), Marlborough-eko dukearen familia (1777), Duchess of Devonshire (1775-1776, Devonshireko dukesa).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joshua Reynolds ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.