Juan Bautista Zengotita
Juan Bautista Zengotita | |||
---|---|---|---|
1795eko otsailaren 9a - ← Francisco de Cuerda (en) - Juan Alejo de Arizmendi (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Puerto Rico (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Berriz, 1735eko irailaren 13a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | San Juan, 1802ko azaroaren 1a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Joan Bataiatzailearen katedrala | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Mesedetako ordena |
Juan Bautista Zengotita Bengoa (Berriz, 1735eko irailaren 13a - Puerto Rico, 1802ko azaroaren 1a) bizkaitar mesedetako elizgizona izan zen, 1795 eta 1802 artean San Juango gotzaina izandakoa.[1]
Biografia
Mesedetako Gure Ama Errege Ordena Militarreko fraidea, 1795eko ekainaren 1ean Karlos IV.a erregeak Puerto Ricoko apezpiku hautatu eta Pio VI.a aita santuak berretsi zuen.
Madrilen, abuztuaren 14an, erregearen eskribau eta notario publiko apostolikoaren aurrean, Pedro Barrero jaunaren aurrean, Nicolás Quiñones doktorearen alde emandako ahalaren indarrez, urriaren 13an jabetu zen apezpikutzaz, eta Madrilen sagaratu zuten Mesedetako Oinetakodunen komentuko elizan, azaroaren 8an, 1796ko martxoaren 30ean Puerto Ricora helduz.
1797an britainiarren inbasioa bizi izan zuen, eta bere eskuetan izan zuen laguntza guztia eskaini zuen, dirua zein pertsonala (in sacris ordenatu gabeko elizgizonak), hari aurre egiteko. Elizbarruti osoa zeharkatu zuen, garraioa oso txarra zen garaian. Herriak eta ospitaleak sortzen lagundu zuen. Kontzilio-apaiztegia eraikitzeko dirua biltzen hasi zen.
Coll eta Toste elezahar baten arabera, 1797ko apirilaren 30eko gauean, Ralph Abercromby jeneralaren agindupeko indar britainiarrak Puerto Rico uhartea erasotzen ari zitzaizkionean, gotzainak prozesio-erregute bat zuzendu zuen, emakumeek eta haurrek osatua, Jainkoaren Ama Santuari hiru aldiz otoitz eginez eta kantatuz harresien inguruan. Ingelesek prozesioa etengabean ikusi zuten, eta harresitutako hirira sartzen ziren errefortzuzko tropak zirela pentsatuz, alde egitea erabaki zuten. Horrela, erreguteek Puerto Rico salbatu zuten egun horretan.
1802ko azaroaren lehenean hil zen, eta San Joango katedralean lurperatu zuten, Ebanjelioaren ondoko presbiterioan dagoen apezpiku-hilobian. 1810eko azaroaren 3an, Arizmendi gotzainak bere gorpuzkiak San Pedro Nolascoren kaperara eraman zituen.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Cheney, David M.. «Archdiocese of San Juan de Puerto Rico» Catholic-Hierarchy.org.