K8 sobietar itsaspekoa
K8 sobietar itsaspekoa | |
---|---|
Mota | Itsaspeko nuklear attack submarine (en) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Kudeatzailea | Errusiar Itsas Armada eta Sobietar Batasunaren itsas armada |
Kronologia | |
1970eko apirilaren 8a | Sute Eragilea ezezaguna |
1960ko abuztuaren 31 | Esleipena |
K8 sobietar itsaspekoa urpekari nuklearra zen. 1970ko apirilaren 8an, urpekariak istripua izan zuen Bizkaiko Golkoan. Bi erreaktore atomiko eta hainbat torpedo nuklear zeramatzan. Maniobra militarrak egin ostean, bi sute piztu ziren barruan, ezbehar katea eraginez. Tripulazioaren zati handiena atera zuten arren, lau egunera, apirilaren 12an 52 tripulanterekin eta karga nuklearrarekin ondoratu egin zen 4.680 metroko sakonerara.[1]
Bertsio ofizialaren arabera, gaur egun, lau torpedo nuklear dituen itsaspeko nuklearra 4.680 metroko sakoneran dago, Iberiar Penintsulatik 490 km ipar-mendebaldera.[2]