Kandela diagrama
Kandela diagrama burtsan kotizatzen duten akzio, titulu eta dibisen prezioen bilakaera aztertu eta bilakaera horretan agertzen diren joera eta egituretan oinarritua, etorkizuneko kotizazioari buruzko aurresanak egiteko diagrama bat da, analisi teknikoan maiz erabiltzen dena. Kandela bakoitzean, aldi batean izandako kotizazio handiena, txikiena, irekierakoa eta itxierakoa zehazten dira; irekierakoa eta itxierako kotizazioek laukizunen bat (kandelaren gorputza) mugatzen dute eta kotizazio handiena eta txikiena adierazteko, itzal deritzen marrak luzatzen dira laukizuzeneko muturretatik. Irekieratik itxierara kotizazioa jeitsi bada, laukizuznena beltzez edo gorriz margotzen da; igo bada, berriz, zuriz edo berdez. Ohikoa da egun bakoitzeko kandela bat marraztea, baino beste epe batzuetarako (15 minutu, esaterako) ere egin daiteke. XVIII. mendean asmatu ziren Japonian, Munehisa Homma merkatariaren eskutik, munduko lehen eperako merkatua izan zen bertako arroz merkatuko prezioak harturik; hari zor zaizkio, halaber, kandela grafikoaren interpretaziorako oinarriak. Merkatuaren bilakaera aurresateko kandelen konfigurazio-eredu aztertu da; adibidez, marubozu zuria deritzon egiturak (kandela zuria, itzalik gabe edo itzal txikiekin) goranzko joeraren seinale argia da.
Kanpo estekak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |