Kanpai-formako ontzien kultura

Talde etniko infotaulaKanpai-formako ontzien kultura

Motakultura arkeologiko
Honen parteNeolito, Brontze Aroa, Final Neolithic in Central Europe (en) Itzuli eta Kalkolito
Geografia
JatorriaErdialdeko Europa, Mendebaldeko Europa eta Hegoaldeko Europa
HasieraK.a. 2600(e)ko hamarkada
AmaieraK.a. 2200(e)ko hamarkada eta K.a. 1800(e)ko hamarkada
Hedapen mapa
Aurrekoa(k)Kordoi-zeramika kultura
Ondorengoa(k)Iparraldeko Brontze Aroa, Unetice kultura, Atlantikoko Brontze Aroa, Elp culture (en) Itzuli, Hilversum culture (en) Itzuli eta Pyrenean Bronze (en) Itzuli
Beasaingo Trikuaizti I tumuluan aurkitutako ontzia.

Kanpai-formako lurrontziak edo kanpai-formako ontziak[1] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen lurrontzi dekoratu batzuk izan ziren. Luzaroan, kultura arkeologiko baten ezaugarritzat jo izan dira. Gaur egun, ordea, kultura desberdinak zituzten giza-taldeetan zabaldu zen objektu multzo bateko erreferente ezaugarriena bezala ikusten dira[2]. Ez dute kultura oso bat definitzen, baina ia beti beste objektu horiekin batera azaltzen dira, kanpai-formakoaren hornidura esaten zaion multzo: luxuzko piezak, kobrea bidenabar eta urrea batzuetan, V formadun zuloa duten botoiak, eta arkulari hornidura[3]. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenaz da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio.

Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontziak aurkitutako aztarnategietan material organikoek emandako datuei esker,[4] aztarnarik zaharrenak Behe Tajon (Portugalen) sortu zirela dakigu K.a. 2900 eta K.a. 2500 artean.[5] Beste aditu batzuek, berriz, ontzi hauek K.a. 2400 inguruan sortu eta K.a. 1800 inguru desagertu zirela diote.[6]

Ezaugarri nagusia buruz behera jarritako kanpai itxura duten ontzi dekoratuak dira, Europa osoko hilobi-eremuetan agertu direnak: Iberiar penintsula osoan, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldean, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan.

Kalkolitoko kultura dugu. Ontzi hauek kobrearen metalurgiaren hedapenarekin estuki lotuta daude, eta izatez, ontzi hauek Kalkolitoaren fosil gida dira.[7]

Iduriak

Kanpai formako zeramikaren kulturako objektuak. Zeramika horrekin ager daitezke, eskualdearen arabera:

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  2. «MARQ - Campaniforme» www.marqalicante.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  3. Muñoz Ibáñez, Francisco Javier. (2021). Prehistoria II: las sociedades metalúrgicas. (3a ed. argitaraldia) Editorial Universitaria Ramón Areces ISBN 978-84-9961-383-3. (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  4. Harrison, Richard John. (1980). Ancient peoples and places». in: The beaker folk: Copper Age archaeology in Western Europe. Londres: Thames and Hudson, 97 or..
  5. Muller, J.. (2001). Franco Nicolis ed. New radiocarbon evidence for European Bell Beakers and the consequences for the diffusion of the Bell Beaker Phenomenon. in: Bell beakers today: pottery, people, culture, symbols in prehistoric Europe., 59-75 or..
  6. Bradley, Richard. (2007). The prehistory of Britain and Ireland. Cambridge University Press144 or. ISBN 0-521-84811-3..
  7. Fullola, Josep Mª; Gurt, Josep Mª. (1992). La Prehistoria del Hombre. (1. argitaraldia) Bartzelona: Salvat, 74-76 or. ISBN 84-8031-012-X..

Kanpo estekak

  • Blasco Bosqued, Concepción eta Liesau, Corina (2001) "Conjunto campaniforme de Ciempozuelo" Real Academia de la Historia. hemendik hartua: Catálogo de la exposición Tesoros de la Real Academia de la Historia. 2001


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.