Karlie Kloss

Karlie Kloss

(2019)
Bizitza
JaiotzaChicago1992ko abuztuaren 3a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSaint Louis
Familia
Ezkontidea(k)Joshua Kushner (en) Itzuli  (2018ko urria -
LeinuaKushner family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWebster Groves High School (en) Itzuli
Gallatin School of Individualized Study (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
JarduerakInfluencerra, supermodeloa, argazki-modeloa, modeloa, telebista-ekoizlea, telebista aurkezlea, ekintzailea, filantropoa eta web developer (en) Itzuli
Altuera188 zentimetro
Enplegatzailea(k)Estée Lauder
Marc Jacobs (en) Itzuli
Calvin Klein (enpresa)
Victoria's Secret
Zac Posen
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

karliekloss.com
IMDB: nm4074444 Rottentomatoes: celebrity/karlie_kloss TV.com: people/karlie-elizabeth-kloss
Facebook: karliekloss Twitter: karliekloss Instagram: karliekloss Youtube: UCH5Qu8Sd-m-7Zk4xc_J5VzA TikTok: karliekloss Edit the value on Wikidata

Karlie Elizabeth Kloss (Chicago, Illinois, AEB, 1992ko abuztuaren 3a) estatubatuar top modeloa da.[1] Peoplek 2008an modelo onena izendatu zuen, eta urte horretan models.com zerrendako lehen berrogeita hamar modeloen artean geratu zen. Vogue, Vogue Paris liburuaren edizio frantsesak 2000ko hamarkadako hogeita hamar modelo onenen artean kokatu zuen.[2][3] Victoria's Secreteko Aingerua izan zen 2011 eta 2014 artean.

Bizitza

Hastapenak

Kloss Illinois estatuko Chicago hirian jaio zen, baina familiarekin Missouri estatuko San Luisera joan zen bizitzera 2 urte zituela. Bere ama Tracy da (sortzez Tracy Fares), arte-zuzendari independentea eta bere aita Kurt Kloss, larrialdietako medikua.[4][5][6][7] Hiru ahizpa ditu, Kristine eta Kimberly eta Kariann bikiak.[8] Klossek baleteko formazio klasikoa jaso zuen, modelajearen munduan mugitzen erakutsi ziona eta pasarelarako entrenamendu eremu handia izan zena.[2] Kloss tokiko ongintzazko moda desfile batean aurkitu zuten.[9]

Ibilbidea

2006-2010: Hastapenak eta modelo mundua

2006an bere ibilbidearen hasieran, 14 urterekin, Klossek David Leslie Anthony argazkilariarentzat posatu zuen hamabi orrialdeko argitalpen baterako eta Chicagoko Scene Magazineren portadarako. Modelo egin zuen lehen lanetako bat Bruce Weberrek egin zion Abercrombie kids taldearentzat eta markaren argazki-erreportajerako posatu zuen.[8] 2008ko otsailean Elite modelo agentzia utzi eta NEXT Model Managementekin sinatu zuen. New York Fashion Weeken hogeita hamaika ibiltokitan nabarmen desfilatzen bukatu zuen, Marc Jacobsentzat desfilea itxi eta Carolina Herrera irekiz. New Yorken ostean, hogei desfiletan desfilatu zuen Milan Fashion Weeken, eta hamahirutan Parisko Modaren Astean, 2008ko udazkeneko bildumetarako; guztira hirurogeita lau desfile egin zituen denboraldi bakarrean. Orduan, Kloss liskar legal baten erdian aurkitu zen, bere lehengo agentziak, Elite Model Managementek, NEXT Model Management salatu zuenean, bere izar gaztearen ustezko lapurretarengatik, sinatzeko "konpentsazio desegokia" eskainiz.[10] Elitek sentitzen zuen haiek arduratu zirela bere karrera martxan jartzeaz eta lan asko berarentzat gordetzeaz. Auzia epaitegietatik kanpo ebatzi zuten azkenean.[11]

Lau urtez Next Model Managementekin egon ostean, Klossek IMG Models agentziarekin sinatu zuen.

Molly Sims-ek, bere ustez aholkularia zenak, New York aldizkariari esan zion berak uste zuela Kloss-ek 30 urterekin ondo egiten jarraituko zuela, bere "estilo klasikoa" zela eta.

Karlie Kloss Parisko Goi Mailako Joskintzako Modaren Asteko desfilean, 2012ko urtarrilean.

Hainbat publizitate-kanpainetan agertu da, hala nola, Jean Paul Gaultier, Donna Karan, Nina Ricci, Chloé, Lacoste, Sportmax, Alexander McQueen, Yves Saint Laurent, Elie Saab, Dolce & Gabbana, Gap, Bally Shoe, Bergdorf Goodman, Pringle of Scotland, Dior, Hermès, Oscar de la Renta, Sonia Rykiel, Aquascutum, Topshop, Eryn Brinie, Uniqlo, Omnia Jade, Lord & Taylor, Barneys New York, American Eagle, Victoria's Secret PINK eta Adidas. Kloss Marc Jacobs diseinatzailearen Lola usainaren aurpegia da. New York, Londres, Milan zein Parisen diseinatzaile ugarirentzai desfilatu du, besteak beste, Shiatzy Chen, Calvin Klein, Karl Lagerfeld, Marc Jacobs, Zac Posen, Givenchy, Gucci, Valentino, Louis Vuitton, Versace eta Elie Saab.

Kloss argitaletxeetan agertu da W aldizkariaren bertsio estatubatuar eta korearrerako; Elle, Allure eta i-Dren bertsio estatubatuarrerako; Numéro, Vanity Fair eta Dazed & Confused aldizkarien edizio frantses eta japoniarrerako; eta Ameriketako Estatu Batuetako, Australiako, Italiako, Frantziako, Britainia Handiko, Koreako, Alemaniako eta Japoniako aldizkarietarako. Bere azalen artean daude Vogue italiarra (2009ko urriko , 2010eko urtarrila, 2011ko abendua eta 2014ko urria); Vogue turkiarra; Vogue portugaldarra; Vogue txinatarra (2010eko martxoa, abuztua eta azaroa eta 2012ko abendua); Vogue britainiarra (2012ko iraila); Vogue korearra; eta Teen Vogue estatubatuarra (2008ko maiatza eta abendua).

Telebista munduan hasi zen Gossip Girl telesailaren 4. denboraldiko lehen atalean bera burua interpretatuz. Gainera, John Galliano diseinatzailearentzat musa bihurtu zen, eta Dior eta John Gallianoren kanpainetan agertu da, eta Christian Dior Haute Couture eta Dior resort-en desfileak zabaldu zituen 2010eko udaberrian. 2011ko udaberri eta udako denboraldian, hamar desfile zabaldu eta zortzi itxi zituen.

2011-... : Aintzatespena eta arrakasta

Pasarelan duen estiloa, berezienetakoa, boteretsua bezala deskribatzen da askotan. 2011ko otsailean, Tyra Banks supermodeloak esan zuen Kloss bere modelo kuttunenetako bat zela, "ezohiko edertasun paregabea" zuela eta.

2011n Klossek kontratua berritu zuen Christian Diorrekin, hirugarren denboraldiz jarraian. Life aldizkariak Klossen argazkia atera zuen 2011ko irailean New Yorkeko Modaren Astean banatzeko paperezko edizio berezi baten azalerako. Argazki-erreportajea 2011ko udan egin zuten, eta Kloss goi-mailako joskintzako desfileetan erakusten zuen, Parisen, New Yorken eta Saint Louisen, bere jaioterrian. Urte berean, Victoria's Secret Fashion Show-eko desfilean egin zuen debuta.

Karlie Klosss Anna Suirentzako pasabidean, 2011 amaieran New York Fashion Weeken.

2012an Kloss Vogueren iraileko edizio britainiar eta japoniarrean agertu zen, Harper's Bazaar errusiarrean eta Numéron. Juicy Couture, Stefanel, Elie Saab eta Jean Paul Gaultierren kanpainako iragarkietan ere agertu zen.

2013an, Kloss izan zen Donna Karan, Lacoste eta Lanvinen kanpainetako irudia. Klossek, gainera, Victoria's Secretekin lan egin zuen 2013ko udako arroparen bideoan. 2013ko MTV Movie Awards sarien atarirako alfonbra gorriaren inguruko aurkezlea ere izan zen. Apirilean, Kloss Daria Strokous, Monika Jagaciak eta Iris Strubeggerekin batera agertu zen Louis Vuittonen Alma poltsaren kanpainan.

2013an, Coach, Inc.-en enbaxadore berrietako bat bezala izendatu zuten. eta osagarrien fabrikatzailearen 2013ko udazkeneko kanpainaren protagonista izan zen.

2014an, top model berri gisa finkatu zen, hainbat publizitate-kanpainatan parte hartu baitzuen, Modaren Astean pasabide indartsuekin jarraitu baitzuen, Victoria's Secreteko aingeru bat izan baitzen eta L´Oreal Pariseko enbaxadore berria.

2015ean, Vogue estatubatuarraren azala izan zen, Taylor Swiftekin batera; Natalia Vodianovaren ongintzako elkarteko kide lanetan jardun zuen; New Yorkeko publizitate-kanpainetako kidea ere bai; Moda Asteko pasabideetan jarraitu zuen; eta Victoria's Secreteko aingerua izateari utzi zion, hori betetzeko denbora nahikorik ez zuelako.

2015ean, "Klossy" izeneko YouTubeko kanalari ekin zion. Bertan, bere bidaiak kontatzen hasi zen, otorduetako errezetak zein eguneroko errutina azaltzen zuen, etab. Bere bideo batzuek milioi bat bisita baino gehiago izan zituzten.

Bizitza pertsonala

Harreman pertsonalak

2018ko uztailean, 6 urteko harremanaren ondoren, Klossek iragarri zuen Joshua Kushnerrekin ezkonduko zela eta judaismora bihurtu zen. Urte hartako urriaren 18an ezkondu ziren.[12][13] 2020ko urrian zabaldu zen bikotea lehen umearen zain zegoela.[14] 2021eko martxoaren 14an iragarri zuten lehen semea, Levi, jaio zela Instagram bidez.[15] 2023ko maiatzaren 1ean iragarri zuen bigarren haurdunaldia Met Gala garaian.[16] Bere bigarren semea, Elijah, 2023ko uztailaren 11n jaio zen.[17]

Hezkuntza

Kloss konputazio programatzaile aditua da. 2015eko apirilean Flatiron eta Code.org eskolarekin elkartu zen, Kode with Klossy izeneko beka bat eskaintzeko Konputazio Zientzietan eta Software Ingeniaritzan interesatutako haur eta gazteentzat. Bere beste zaletasunak gailetak laberatzea, bizikletan ibiltzea eta balleta dira.

Karitatea

Momofuku Milk Bar-ekin elkarlanean, Karlie's Kookies izeneko errezeta sortu zuen. New Yorkeko Fashion's Night Out garaian DKNY Sohon saldu zuen, eta haren irabaziak mundu osoko haur gosetientzat izan ziren (FEED Projects-en bidez). "10 Gaileta Perfektua" ("Perfect 10 Kookie") deitu zaio, saltzen den gaileta lata bakoitzeko hamar janari emango baitzaizkie munduan zehar gosea duten haurrei.

Eztabaidak

Kloss-ek jakinarazi zuen pisua irabazi zuela antisorgailu pilulak hartzen hasi zenean, beste taila bat erabiltzen hasi zen eta diseinatzaileek jada ez zuten kontratatzen; horrek New Yorkeko Unibertsitatean ikastera eraman zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak