Kate Rusby
Kate Rusby | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Penistone, 1973ko abenduaren 4a (51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Damien O'Kane (2010eko ekainaren 12a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Shelley College (en) ![]() Barnsley College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | traditional folk singer (en) ![]() |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
katerusby.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5b/The_cover_of_Kate%27s_first_solo_album_%22Hourglass%22._Shot_on_a_white_colorama_in_her_living_room%2C_Taken_on_medium_format_colour_transparency_and_scanned._%2882228712%29.jpg/270px-thumbnail.jpg)
Kate Anna Rusby (Barnsley, Ingalaterra, 1973ko abenduaren 4a- ) abeslari eta kantautore ingelesa da. Ingalaterrako gaur egungo folk abeslari ezagunenetakoa da.
Biografia
Musikarien familia batean jaio zen Barnsley hiriko eremuan dagoen Penistone herrian, Hegoaldeko Yorkshire konderrian[1]. Nerabezaroan folk jaialdietan gitarra eta pianoa jotzen hasi zen eta beste hainbat emakumerekin batera The Poozies folk zeltiar taldea osatu zuen. Bera abeslaria zen. 1995 urtean Kate Rusby & Kathryn Roberts diskoa plazaratu zuten neska biek[1].
1997 urtean bakarkako ibilbideari ekin zion Hourglass diskarekin, garai hartan Equation taldeko partaide zen arren. Hurrengo urteetan bakarkako disko berriak aterako zituen, eta BBC One telebista kateko hainbat serietarako abestiak ere grabatu zituen. 2000 eta 2002 urteen artean BBC-ren folk sari ugari eskuratu zituen[2]. 2001 urtean The Guardian egunkariak "Eszena britainiar akustikoko superstarra" izendatu zuen[3].
2007ko irailaren 3an, Cambridgeko Folk Jaialdian Awkward Annie diskoa aurkeztu zuen. UK Indie zerrendako bigarren posturaino igo zen eta Kate Rusby Erresuma Batuko folk mugimenduan erreferentziazko abeslaria bihurtzen hasi zen. 2008an gabonetako abestiekin egindako diskoa atera zuen. Hurrengo urteetan ohiko diskoak eta gabon inguruko diskoak tartekatu ditu.
Bizitza pertsonala
John McCusker eskoziar musikariarekin ezkondu zen 2011eko abuztuan. McCusker izan zen bere disko guztien ekoizlea The Girl Who Couldn't Fly arte. 2006an ordea dibortziatu egin ziren[4].
Gaur egun Yorkshire konderrian bizi da, bere senarra den Damien O'Kane irlandar musikariarekin eta beren bi alabekin batera[5].
Diskografia
- Kate Rusby & Kathryn Roberts (1995)[1]
- Hourglass (1997)
- Sleepless (1999)
- Little Lights (2001)
- 10 (2002)
- Heartlands (2003)
- Underneath the Stars (2003)
- The Girl Who Couldn't Fly (2005)
- Awkward Annie (2007)[6]
- Make the Light (2010)
- 20 (2012)
- Ghost (2014)
- Life in a Paper Boat (2016)
- Philosophers, Poets & Kings (2019)
- Hand Me Down (2020)
- 30: Happy Returns (2022)
Gabonetako albumak
- Sweet Bells (2008)
- While Mortals Sleep (2011)
- The Frost Is All Over (2015)
- Angels And Men (2017)
- Holly Head (2019)
Sariak
- BBC Radio 2 Folk Awards
- BASCA (Egile britainiarren Elkartea)
- 2014: Urrezko domina[8]
- UK Indie sariak:
- 2007: Bigarren saria, Awkward Annie
Erreferentziak
- ↑ a b c «KATE RUSBY & KATHRYN ROBERTS» Kate Rusby (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ a b c d «BBC - Radio 2 - Radio 2 Folk Awards» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ (Ingelesez) Denselow, Robin. (2001-06-27). «Folk: Kate Rusby» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ (Ingelesez) «24/04/2010 | Kate Rusby – Wyvern Theatre, Swindon / Live Reviews / More Than The Music» More Than The Music 2010-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
- ↑ (Ingelesez) «Damien O’Kane: 'I knew Kate's music way before I knew her ... I love the passion in her vocals'» BelfastTelegraph.co.uk 2015-11-13 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
- ↑ (Ingelesez) «Awkward Annie - Kate Rusby | Songs, Reviews, Credits» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ «BBC - Radio 2 - Folk and Acoustic - Folk Awards» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ (Ingelesez) «Sir Bob Geldof to be honoured by Gold Badge Awards - M Magazine» M magazine: PRS for Music online magazine 2014-09-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala