Kenny Clarke

Kenny Clarke

Bizitza
JaiotzaPittsburgh1914ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontreuil1985eko urtarrilaren 26a (71 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea, musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, musikagilea, estudioko musikaria eta perkusionista
Jasotako sariak
KidetzaModern Jazz Quartet
Hank Jones Trio
Bud Powell Trio
Genero artistikoajazza
Bebopa
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaBlue Note
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0164858 Musicbrainz: 48eaf8a1-6e44-488c-a91a-736867f1ba50 Discogs: 228917 Allmusic: mn0000081796 Find a Grave: 10963397 Edit the value on Wikidata

Kenny Clarke (Pittsburgh, 1914ko urtarrilaren 2a - Montreuil-sous-Bois, 1985eko urtarrilaren 26a) estatubatuar perkusionista izan zen.

Gurasoak musikagileak zituen, eta zeinek bere musika-tresna erakutsi zion, amak pianoa eta aitak tronboia. Clarkek, bestalde, bibrafonoa eta musikaren teoria ikasi zituen. Dantzak, desfileak, fanfarreak, orkestrak... alde guztietan jotzen zuen. Leroy Bradleyrekin egin zuen Clarkek benetako debuta, eta bost urte egin zituzten elkarrekin. 1935ean Roy Eldridgekin batera aritu zen. Ondoren, Saint Louiseko Jeter-Pillars Orchestran aritu zen, eta New Yorken, Edgar Hayesekin, lehenengo diskoa grabatu zuen. Apollo Theaterrek bateria-jotzaile gisa hartu zuen. 1937an Finlandian eta Suedian barrena egin zuen itzuli bat. Zortzi hilabetez Claude Hopkinsekin eta Louis Armstrongekin batera jo zuen. Benny Carterren taldean (1941-1942), Red Allenen taldean eta Coleman Hawkinsenean parte hartu zuen. Baina 52. kaleko tabernetan egin zen ospetsu, batez ere. 1946an Dizzy Gillespie eta bere orkestrarekin aritu zen, baina handik zortzi hilabetera taldea utzi, eta Tadd Dameronekin elkartu zen. Europan bira bat egin zuen, eta Parisen talde frantses eta amerikarrekin aritu zen. Estatu Batuetara itzuli zenean, Tadd Dameronekin aritu zen Royal Roosten. 1952an Milt Jackson, Ray Brown eta John Lewisekin Modern Jazz Quartet sortu zuen, eta 1955. urtera arte aritu zen bertan. Garai horretan Frantziara joan zen. Han Kenny Clarke-Fracis Bolan orkestra handia zuzendu zuen, eta hainbat taldetan parte hartu zuen. 1957an Ascenseur pour l'échafaud (Igogailua urkamendira) filmeko musika egin zuen, beste hainbat musikagilerekin batera.

Erreferentziak


Biografia
Pennsylvania
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.