Kermanxah (persieraz: کرمانشاه; kurdueraz: کرماشان, Kirmaşan), 1979-1990 bitartean Bakhtaran, Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena, Irango Kurdistanen. Mugakide ditu Irak, mendebaldean, eta Irango Kurdistan, Hamadan, Lorestan eta Ilam probintziak. 25.009 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.945.227 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kermanxah da.