Kinto Fulvio Noblior
Kinto Fulvio Noblior | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 153 - K.a. 153
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 204 | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. III. mendea ( urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Marko Fulvio Nobilior | ||||||
Ama | ezezaguna | ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Fulvii Nobiliores (en) ![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Kinto Fulvio Nobilior (latinez: Quintus Fulvius Nobilior), erromatar kontsul bat izan zen, Marko Fulvio Nobilior kontsularen semea, Etoliar Liga garaitu zuena.
Bere kontsulaldian, K.a. 153an, Hispaniara iritsi zen beliarren eta hauen Segedako oppidumaren matxinada bati aurre egiteko, beliarrei, goi ordokiaren iparraldeko herri zeltiberiarrak batu zitzaizkielarik. Kinto Fulvio Nobiliorrek, bere kanpamendua, Renieblasen ezarri zuen, Numantziatik gertu, non segedarrak babestu ziren arebakoekin batera. Hiria hartzen saiatu zen, hildako asko jasanez zeltiberiarren esku.[1] Berarekin zituen 30.000 soldaduetatik, gutxienez erdiak, guduan hil ziren. Nobiliorrek, bere kanpamendura erretiratu behar izan zuen, non negu gogor bat igaro zuen, bertan, zeltiberiarren aurkako guduetatik bizirik irten ziren erromatarretako asko, jaki eskasiagatik eta hotzagatik hil zirelarik. K.a. 152an, Erromara itzuli zen bere betebeharra bete gabe. Kanpaina honetan, bere ordezkoa, Marko Klaudio Martzelo izango da.
Kinto Fulvio Nobilior eta bere aita Marko, Kinto Ennio idazlearen patroiak izan ziren.
Zentsore kargua bete zuen Apio Klaudio Pulkerrekin batera.
Erreferentziak
Aurrekoa Kinto Opimio eta Luzio Postumio Albino, Manio Azilio Glabrio suffectus bezala |
Erromatar kontsula Tito Annio Luskorekin K.a. 153 |
Ondorengoa Marko Klaudio Martzelo eta Luzio Valerio Flako |