Koklea

Koklea
Xehetasunak
Honen parteBarne belarria
Hezurrezko labirintoa
KonponenteakHodi koklearra
Arrapala bestibularra
Tinpanoko arrapala
Helikotrema
Identifikadoreak
Latinezcochlea
MeSHA09.246.300.246
TAA15.3.03.025
FMA60201
Terminologia anatomikoa

Koklea edo barakuilua entzumenarekin zerikusia duen barne-belarriko zatia da, barakuilu-maskorraren erara kiribildua.[1] Barruan Cortiren organoa dago, entzumenaren zentzuaren organoa, eta zelula ziliodunak ditu, soinuaren bibrazioak garunera bidaltzen diren nerbio-bulkada bihurtzeko gai direnak.

Egitura

Koklea fluidoz betetako luzetarako hiru ganberek osatzen dute: arrapala tinpanikoak eta arrapala bestibularrak perilinfa dute, eta erdiko arrapalak edo hodi koklearrak endolinfa du. Arrapala tinpanikoa bestibularrarekin komunikatzen da helikotreman, barakuilu-maskorraren erpinean. Hiru ganbera horiek bi mintzek banatzen dituzte: Reissnerren mintzak, arrapala bestibularraren eta arrapala ertain edo koklearraren artean; eta mintz basilarrak, arrapala ertain edo koklearraren eta arrapala tinpanikoaren artean. Mintz basilarrean pausatzen da Cortiren organoa zelula ziliatuekin (entzumen-hartzaileak). Koklea inguratzen duen ardatzari modiolo edo kolumela esaten zaio. Bere ondoan Cortiko gongoil kiribila dago, eta bertatik abiatzen da entzumen-nerbioa (VIII. nerbio kraniala).[2]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]
  2. (Gaztelaniaz) Bianchi., Carolina. Fisiología de la audición y el equilibrio. UNCPBA, Tandil.

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.