Kolonbiako gatazka |
---|
|
Data | 1964-gaur egun |
---|
Lekua | Kolonbia |
---|
Emaitza | Amaitzeke |
---|
|
|
|
|
|
|
Polizia Nazionala: 175.250 Lur Armada: 237.567 Itsas Armada: 33.913 Aire Armada: 14.033 |
3.749-13.000 |
FARC: 13.892 ELN: 1.380-3.000 IRAFP: 80 |
---|
|
|
Polizia Nazionala: 4.908 hildako eta 20.001 zauritu (2004tik) |
AUC: 2.200 fildako eta 35000 desmobilizatu BACRIM: 222 hildako eta 18.506 atxilotu |
11.484 hildako (2004tik) 26.648 desmobilizatu (2002tik) 34.065 atxilotu (2004tik) |
---|
|
Kolonbiako gatazka 1964 inguruan Kolonbiako Gobernua eta hainbat talde matxinatuen artean piztu zen gatazka armatua da, azken hauen artean Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) eta ELN-UC taldea nagusienak dira.
Jatorria
Gaztaka honen jatorria "La Violencia" (Bortizkeria) izeneko garaian dago, aldi honetan Jorge Eliécer Gaitán politikariaren erailketa, ondorengo Bogotazoko istiluak eta Estatu Batuen esku sartzeak jazo ziren, azken herrialde honek kolonbiar landa eremuetan komunismoaren aurkako errepresio latza ezartzeak ekintzaile marxista eta komunistak FARC erakundean berrantzolatzea bultzarazi zituen. Gatazka honek aldi ezberdinak igaro izan ditu, batzuk istilu eta sarraski ugariz beteak eta beste batzuk bare edo lasaiagoak, eta gatazkan zehar alde eta taldeek elkarborrokatzeko hainbat teknika eta taktika ezberdin txandatuz joan dira.
Zergatiak
Gatazka armatu honetan borrokatzeko zergati edo arrazoiak talde edo alde bakoitzaren araberakoak dira. FARC eta talde matxinatu gehienen arabera Kolonbiako txiro, nekazari eta baserritarren alde borrokan ari omen dira, Kolonbiako Gobernuaren gehiegikerietatik besbesteko eta sozialismoaren bitartez justizia eta berdintasun soziala ezartzeko. Aldiz, Kolonbiako Gobernua eta Armadaren arabera ordena eta egonkortasun nazionala mantentzeko borrokatzen ari omen dira, bai eta hiritar ororen eskubide eta interesak defendatzearren ere. Azkenik, AUC eta paramilitarrek diotenez, talde gerrilari edo matxinatuek suposatzen duten mehatxuaren aurka borrokatzen ari omen dira. Kolonbiako Gobernutik nahiz herrialdeko erakunde ofizialetatik, bai talde paramilitarrei zein matxinatuei, droga trafikoaren negozioan sartuak egotea eta talde terroristak izatea egotzi izan zaie.
Txosten baten arabera, 1958-2013 artean, gatazka honetan 220.000 pertsona hil omen dira, horietatik gehienak zibil arruntak eta inongo alde edo taldeko kide ez zirenak.
Bake prozesua
Kanpo estekak