Konderriko eskualdeko udalerriak (Quebec)
Konderriko eskualde-udalerriak (frantsesez: Municipalité régionale de comté (MRC)) toki-udalerrien lurralde-kudeaketa ziurtatzen duten administrazio-erakundeak dira. Udalez gaindiko komunitateetan biltzen dira, eta Quebeceko gobernuak emandako jurisdikzio- eta arautze-ahalmena dute, konderri gisa izendatutako lurralde batean.
Eskumen-maila bikoitzeko udal-administrazioaren sistema hori 1979an aldatu zuen Antolamendu eta Hirigintza Legeak, Quebeceko konderriak berrantolatzeko gobernu-politikan.
Derrigorrezko eskuduntzak
Konderriko eskualde-udalerri batek eskumen hauek ditu:
- lurralde-antolamendua bost urtean behin berrikusi behar den antolamendu-eskema baten bidez kudeatzea;
- hondakin-materialak erabiltzeko plana, arriskuak estaltzeko eskema (suteetarako) eta segurtasun zibilaren eskema (poliziarako) ezartzea;
- lurralde-antolamenduaren eskema aplikatzen dela zaintzea;
- hirigintza-erregelamenduak ezartzea eta administratzea antolatu gabeko lurraldeetan eta, batzuetan, tokiko udalerri batzuetan;
- bere lurraldeko ur-ibilguek ongi funtzionatzen dutela ikustea, bereziki nekazaritzako drainatze-lanetarako egokitu direnak;
- tokiko udalerrien ebaluazio-rolak prestatzea;
- eraikinak saltzea, jabetza-zergak ez ordaintzeagatik;
- tokiko garapen-zentro bat izendatu edo osatzea, eskualdeko enpresei laguntzeko;
- erakunde honen finantzaketa bermatzea.
Zerrenda
Konderriko eskualde-udalerriak | Bere hiriburua | Sorrera |
---|---|---|
Abitibi | Amos | 1983ko urtarrilaren 1a |
Abitibi-Ouest | La Sarre | 1982ko urtarrilaren 1a |
Acton | Acton Vale | 1982ko urtarrilaren 1a |
Antoine-Labelle | Mont-Laurier | 1983ko urtarrilaren 1a |
Argenteuil | Lachute | 1983ko urtarrilaren 1a |
Arthabaska | Victoriaville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Avignon | Carleton-sur-Mer | 1981ko martxoaren 18 |
Beauce-Sartigan | Saint-Georges | 1982ko urtarrilaren 1a |
Beauharnois-Salaberry | Beauharnois | 1982ko urtarrilaren 1a |
Bécancour | Bécancour | 1982ko urtarrilaren 1a |
Bellechasse | Saint-Lazare-de-Bellechasse | 1982ko urtarrilaren 1a |
Bonaventure | New Carlisle | 1981ko aprilaren 8a |
Brome-Missisquoi | Cowansville | 1983ko urtarrilaren 1a |
Caniapiscau | Fermont | 1982ko urtarrilaren 1a |
Charlevoix | Baie-Saint-Paul | 1982ko urtarrilaren 1a |
Charlevoix-Est | Clermont | 1982ko urtarrilaren 1a |
Coaticook | Coaticook | 1982ko urtarrilaren 1a |
D'Autray | Berthierville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Deux-Montagnes | Deux-Montagnes | 1983ko urtarrilaren 1a |
Drummond | Drummondville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Joliette | Joliette | 1982ko urtarrilaren 1a |
Kamouraska | Saint-Pascal | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Côte-de-Beaupré | Château-Richer | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Côte-de-Gaspé | Gaspé | 1982ko urtarrilaren 1a |
Lac-Saint-Jean-Est | Alma | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Haute-Côte-Nord | Les Escoumins | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Haute-Gaspésie | Sainte-Anne-des-Monts | 1981ko martxoaren 18a |
La Haute-Yamaska | Granby | 1982ko martxoaren 3a |
La Jacques-Cartier | Shannon | 1981ko apirilaren 1a |
Marguerite-D'Youville | Verchères | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Matanie | Matane | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Matapédia | Amqui | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Mitis | Mont-Joli | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Nouvelle-Beauce | Sainte-Marie | 1982ko urtarrilaren 1a |
La Rivière-du-Nord | Saint-Jérôme | 1983ko urtarrilaren 1a |
L'Assomption | L'Assomption | 1983ko urtarrilaren 1a |
Laval | Laval | 1980ko ekainaren 1a |
La Vallée-de-l'Or | Val-d'Or | 1981ko aprilaren 8a |
La Vallée-de-la-Gatineau | Gracefield | 1983ko urtarrilaren 1a |
La Vallée-du-Richelieu | McMasterville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Le Domaine-du-Roy | Roberval | 1983ko urtarrilaren 1a |
Le Fjord-du-Saguenay | Saint-Honoré | 2002ko otsailaren 18a |
Le Golfe-du-Saint-Laurent | Côte-Nord-du-Golfe-du-Saint-Laurent | 2010ko uztailaren 7a |
Le Granit | Lac-Mégantic | 1982ko apirilaren 25a |
Le Haut-Richelieu | Saint-Jean-sur-Richelieu | 1982ko urtarrilaren 1a |
Le Haut-Saint-François | Cookshire-Eaton | 1982ko urtarrilaren 1a |
Le Haut-Saint-Laurent | Huntingdon | 1982ko urtarrilaren 1a |
L'Érable | Plessisville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Appalaches | Thetford Mines | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Basques | Trois-Pistoles | 1981ko apirilaren 1a |
Les Chenaux | Saint-Luc-de-Vincennes | 2002ko urtarrilaren 1a |
Les Collines-de-l'Outaouais | Chelsea | 1991ko abenduaren 4a |
Les Etchemins | Lac-Etchemin | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Jardins-de-Napierville | Napierville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Laurentides | Saint-Faustin–Lac-Carré | 1983ko urtarrilaren 1a |
Les Maskoutains | Saint-Hyacinthe | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Moulins | Terrebonne | 1982ko urtarrilaren 1a |
Les Pays-d'en-Haut | Sainte-Adèle | 1983ko urtarrilaren 1a |
Les Sources | Asbestos | 1982ko urtarrilaren 1a |
Le Rocher-Percé | Chandler | 1981ko apirilaren 1a |
Le Val-Saint-François | Richmond | 1982ko apirilaren 25a |
L'Île-d'Orléans | Sainte-Famille | 1982ko urtarrilaren 1a |
L'Islet | Saint-Jean-Port-Joli | 1982ko urtarrilaren 1a |
Lotbinière | Sainte-Croix | 1982ko urtarrilaren 1a |
Manicouagan | Baie-Comeau | 1981ko apirilaren 1a |
Maria-Chapdelaine | Dolbeau-Mistassini | 1983ko urtarrilaren 1a |
Maskinongé | Louiseville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Matawinie | Rawdon | 1982ko urtarrilaren 1a |
Mékinac | Saint-Tite | 1982ko urtarrilaren 1a |
Memphrémagog | Magog | 1982ko urtarrilaren 1a |
Minganie | Havre-Saint-Pierre | 1982ko urtarrilaren 1a |
Montcalm | Sainte-Julienne | 1982ko urtarrilaren 1a |
Montmagny | Montmagny | 1982ko urtarrilaren 1a |
Nicolet-Yamaska | Nicolet | 1982ko urtarrilaren 1a |
Papineau | Papineauville | 1983ko urtarrilaren 1a |
Pierre-De Saurel | Sorel-Tracy | 1982ko urtarrilaren 1a |
Pontiac | Campbell's Bay | 1983ko urtarrilaren 1a |
Portneuf | Cap-Santé | 1982ko urtarrilaren 1a |
Rimouski-Neigette | Rimouski | 1982ko apirilaren 25a |
Rivière-du-Loup | Rivière-du-Loup | 1982ko urtarrilaren 1a |
Robert-Cliche | Beauceville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Roussilon | Delson | 1982ko urtarrilaren 1a |
Rouville | Marieville | 1982ko urtarrilaren 1a |
Sept-Rivières | Sept-Îles | 1981ko martxoaren 18a |
Témiscamingue | Ville-Marie | 1981ko apirilaren 15a |
Témiscouata | Témiscouata-sur-le-Lac | 1982ko urtarrilaren 1a |
Thérèse-De Blainville | Boisbriand | 1982ko martxoaren 26a |
Vaudreuil-Soulanges | Vaudreuil-Dorion | 1982ko aprilaren 14a |