Kuku

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kuku (argipena)»
Kuku
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCuculiformes
FamiliaCuculidae
GeneroaCuculus
Espeziea Cuculus canorus
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaIntsektua, Beldarra, arrautza eta chick (en) Itzuli
Masa3,22 g (pisua jaiotzean)
arra: 117 g (helduen pisua)
emea: 106 g (helduen pisua)
Zabalera58 cm
Kumaldiaren tamaina9,2
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora12 egun
Cuculus canorus canorus + Acrocephalus arundinaceus
Cuculus canorus bangsi + Phoenicurus moussieri

Kukua edo kuku arrunta (Cuculus canorus) Cuculidae familiako hegazti espezie bat da. Arrautzak hegazti txikiagoen habietan jartzen ditu (hala nola kaskabeltz edo txantxangorriak). Kukuak, zeuden arrautzak habiatik kanpo bota ondoren berea jartzen du (kolorez eta tamainaz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak); horrela, hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzek dute kuku txita.

Kukua 32 cm inguru izaten da luze. Gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka du, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak dituena. Izaeraz bizia eta izutu erraza da. Udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du. Lezka-txoriaren eta txantxangorriaren habietan erruten du arrautza eta haiek ateratzen eta hazten diote umea, eta berenik ez dute hazi ahal izaten gainera, honen umeak beste arrautzak habiatik kanpora botatzen dituelako. Europan, Asian eta Afrikan bizi da, eta intsektuak jaten ditu.

Espezie honen beste ezaugarri nagusiena bere kantua da, nondik hegazti honen izena dator.

Kultura herrikoian

Euskal Herrian kukuaren kantua eta udaberria aspaldidanik lotu izan da. Kukua udaberriaren iragarle. Hainbat sineskeria zegoen kukuaren inguruan[1]eta horietako batzuk idatzizko literaturara[2][3]iritsi ziren.

Atsotitzetan

Kukua, euskal kultura herrikoian, udaberriaren sinboloa izanda, hainbat esapide eta atsotitzetan erabili izan da. Gotzon Garateren Atsotitzak bilduman 50 esaera zaharretik gora ikus daitezke "kuku" hitzari lotuta.

"Urliak ez du hurrengo kukua entzungo" bezalako esamoldeak erabiltzen ziren pertsona batek negua amaitu baino lehenago hilko zela iragartzeko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak