Lítla Dímun
Lítla Dímun | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Rávan (en) |
Mota | uharte |
Azalera | 0,8 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 61°38′00″N 6°42′34″W / 61.6333°N 6.7094°W |
UTC ordua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 |
Honen parte da | Faroeak |
Region of the Faroe Islands | Suðuroyar sýsla |
Municipality of the Faroe Islands | Hvalba |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Faroeak |
Lítla Dímun (danieraz: Lille Dimon) Faroe uhartetako hemezortzi uharteetatik txikiena da. Norvegiako itsasoan dago. Artxipelagoko biztanle egonkorrak ez dituen uharte bakarra da.
Etimologia
Lítla Dímun izenak jatorri zeltiarra du. Dímun "Bi muino" esan nahi du. Izenak uharte honi eta aldamenekoari, Stóra Dímun, erreferentzia egiten dio.
Ezaugarriak
Oso uharte txikia da, 0,8 km² besterik ez ditu. Bere puntu garaiena Slættirnir da, 413 metroko muinoa. Haren zabaleraren ia herena itsas labarrak dira eta horrek iritsiezina bihurtu du. Ondoan Stóra Dímun uhartea dago eta biek nahiko lotura izan dute betidanik; administratiboki, Suðuroy uhartean dagoen Hvalba herritik menpe dago. Lítla Dímunen ez dago biztanleri iraunkorra. Bakarrik ardiak eta Fratercula hegaztiak bizi dira. Zuhaitzak ere ez daude. Begetazio guztia belarra eta sasiak da.
Ohiturak
Udetan uhartean dauden artaldeen jabeak Lítla Dímunera joaten dira, haien egoera ikusteko. Horretarako soken bidez igo behar dute eta ez egunero, bakarrik metereologia egokia denean zeren eta lainoak oso ugariak izaten baitira.
Historia
Nahiz eta bere tamainua eta egoera, Faroe uhartetako historian bere garrantzia izan du batez ere XIII. mendean. Urte haietan, gudu-zelaia bihurtu baitzen. Gertaera horiek Færeyinga Sagan (Faroeen Saga) daude jasota.
Iruditegia
-
Lítla Dímun zigilu batean.
-
Lítla Dímun eta Stóra Dímun uharteak.
-
Mapa topografikoa.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lítla Dímun |