La Barraca (antzerki taldea)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/La_Barraca_Homenaje_Wikiproyecto_Teatro_2014.jpg/300px-La_Barraca_Homenaje_Wikiproyecto_Teatro_2014.jpg)
La Barraca Espainiako Gerra Zibila aurretik, 1931an, sortutako unibertsitate-antzerki taldea izan zen. Talde ibiltaria zen, hau da, herriz herri ibiltzen zen eta haren orientazioa herrikoia zen. Taldea Eduardo Ugarte eta Federico García Lorcaren zuzendaritzapean zegoen. Helburu nagusia estatuko zonalde baztertuetara kultura eta antzerki klasikoa eramatea zen. Proiektu hau "Teatro del Pueblo" izeneko beste paralelo bat ezagutu zuen, beste hau Alejandro Casonaren zuzendaritzapean. Bata zein bestea Giner de los Ríosen aurrekariak jarraituz, Manuel Bartolomé Cossíok sortutako Misio Pedagogikoen ondorioak ziren.[1] Antzeko beste proiektu bat, hau ere Espainiako Bigarren Errepublikan ere Valentzian Max Aubek antolatu zuena izan zen, "El Buho" izan zen, hau ere antzerki unibertsitarioaren ildoan.
Taldea
Taldea kamioiez mugitzen zen. Ibilgailuak Espainiako Gobernuak jarritakoak ziren, Departamento de Instrucción Pública zelakoarenak, alegia. Taldean aritzen ziren asko ta asko dohainik egiten zuren. Taldeko gizonek lanjantzi urdin bat jazten zuten; emakumeek, aldiz, lepo zuriko soineko urdinak. Lanak partaideen artean banatuta bazeuden ere, guztiek denetatik egiten zuten; adibidez, materialak kamioietan igo, dekoratutak montatu eta desmontatu, publizitatea... aktoreek beraiek egiten zuten.
Antzezlariak
- Zuzendariak
- Federico García Lorca
- Eduardo Ugarte
- Manuel Altolaguirre (Gerra Zibilean)
- Miguel Hernández (Gerra Zibilean)
Eszenografoak eta figurinistak
- Norah Borges
- José Caballero
- Ramón Gaya
- Eduardo Ródenas
- Santiago Ontañón
- Manuel Ángeles Ortiz
- Benjamín Palencia
- Alfonso Ponce de León
- Alberto Sánchez Pérez
- Aktore nagusiak
- Pilar Aguado Rodríguez
- Germán Bleiberg
- Rafael Calvo Revilla
- María Carmen García Lasgoity
- Isabel García Lorca
- Emilio Garrigues
- Jacinto Higueras Cátedra
- Modesto Higueras Cátedra
- Diego Marín
- Juan Antonio Morales
- Arturo Sáenz de la Calzada
- Luis Sáenz de la Calzada
- Luis Felipe Vivanco
- Álvaro Custodio
Euskal hiritarrak La Barracan
- Eduardo Ugarte
- Arturo Sáenz de la Calzada
- Luis Sáenz de la Calzada
Errepertorioa
Sortu zenetik Gerra Zibilarekin aktibitateak utzi arte, 13 antzerki-lanak 74 herrietan eskaini zituen La Barracak.[2]
- Entremésak: (Lope de Ruedaren "El país de Jauja") eta Juan del Enzinaren Égloga de Plácida y Victoriano.
- Miguel de Cervantesen El retablo de las Maravillas eta La guarda cuidadosa, La cueva de Salamanca bezelako entremesak.
- Calderón de la Barcaren La vida es sueño eta El gran teatro del mundo.
- Lope de Vegaren Fuenteovejuna, La dama boba eta El caballero de Olmedo.
- Tirso de Molinaren El Burlador de Sevilla.
- Antonio Machado eta Lope de Vegaren testuekin Fiesta del Romance antzezlana.
- Charles Ferdinand Ramuzen Historia del soldado, Stravinskiren musika. Hau lan garaikide osoa bakarra izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Las Misiones Pedagógicas, 1931-1936. Residencia de Estudiantesen argitalpenak. Madril, 2006. ISBN 84-95078-53-8
- ↑ http://www.juntadeandalucia.es/culturaydeporte/cdaea/imagenes/exBarraca/Fot-005-G.jpg Junta de Andalucíaewb dokumentazioa.