La Spezia

La Spezia
La Spezia
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Liguria
ProbintziaLa Speziako probintzia
AlkateaMassimo Federici (en) Itzuli
Izen ofizialaLa Spezia
Jatorrizko izenaLa Spezia
Posta kodea19121–19126 eta 19131–19137
ISTAT kodea011015
Geografia
Koordenatuak44°06′29″N 9°49′44″E / 44.10804°N 9.82888°E / 44.10804; 9.82888
Azalera51,39 km²
Altuera3 m
MugakideakFollo, Lerici, Riccò del Golfo di Spezia, Arcola, Portovenere, Riomaggiore eta Vezzano Ligure
Demografia
Biztanleria92.119 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.192 (2018)
Dentsitatea1.793 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0187
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakToulon, Bayreuth, Vallejo eta Zhuhai
Katastro kodeaE463
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSP
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.laspezia.it

La Spezia (italieraz /la ˈspɛttsja/ ahoskatua; ligurieraz: A Spèza) Italiako udalerri bat da, La Speziako probintzian, Liguria eskualdean. 92.119 biztanle ditu, 51,39 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Historia

Aurrehistoriatik populatua egon da eta erromatarren garaian Luni izeneko hiria zegoen bertan, gaur egungo Sarzana hirian, La Speziaren ondoan. Inozentzio IV.a Aita Santuak Nicolò Fieschi kardinalari eman zion hiria eta horrek San Jurgi gaztelua eraikarazi zuen 1262an. 1273an Genovako Errepublikaren menpe geratu zen eta borrokan gaztelua oso kaltetua izan zenez, 1371n berriztu eta 1607an handitu egin zuten.

1861ean Itsas Armnadaren arsenala bertan kokatu zen eta hiriak garapen nabaria izan zuen.

Geografia

Liguriako bigarren hiri handiena da, Genova hiriburuaren ondoren. Liguriako itsasoaren ertzean dago, La Speziako golkoan, eta Italiako portu militar eta merkataritza garrantzitsuenetakoa da, Itsas Armadaren arsenala ere bertan dago. Pisa eta Genova arteko trenbidea bertatik pasatzen da eta trenez zein itsasoz Cinque Terre eskualdearekin loturik dago.

La Speziak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Follo
Lerici
Riccò del Golfo di Spezia
Arcola
Portovenere
Riomaggiore
Vezzano Ligure

Klima

    Datu klimatikoak (La Spezia)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11 12 15 18 22 26 29 28 25 21 16 13 20
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4 5 7 10 14 17 20 19 17 13 9 6 12
Pilatutako prezipitazioa (mm) 117 109 114 127 58 51 36 53 84 165 201 201 1316
Iturria: Enea .

Ondasun nabariak

  • Cristo Re dei Secoli katedrala (1975).
  • Santa Maria Assunta abadetxea.
  • San Jurgi gaztelua.
  • Cinque Terre eskualderako irteera puntua da.
  • La Speziako golkoa. Hainbat herri aipagarri daude bertan; Porto Venere, Lerici...

Iruditegia

Hiri senidetuak

Hiritar ezagunak

Kanpo estekak