Lakonia[1][2] (grezieraz: Λακωνία, Lakonía, lakoˈni.a ahoskatua) Greziako eskualde historiko eta prefektura da, Peloponesoko penintsularen hego-ekialdean dagoena. Hiriburua Esparta du. Euskarazko "lakoniko" adjektiboa lakoniarren izaeratik dator, izan ere, atenastarren ikuspegitik espartarrak hitz gutxikoak ziren.