Lamlash
Lamlash An t-Eilean Àrd | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Ayrshire |
Posta kodea | KA27 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°32′14″N 5°07′25″W / 55.5373°N 5.1235°W |
Demografia | |
Biztanleria | 1.120 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01770 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Lamlash, Eskoziako gaeleraz: An t-Eilean Àrd, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Arran uharteko herri handiena, Iparraldeko Ayrshiren dagoena.
Geografia
Clydeko fiordoan kokaturik dago, Arran uhartean. Badia baten ertzean dago eta Holy uharte txikiak babesten du.
Historia
Indusketa arkeologikoek erakuitsi dute aurrehistoriatik populatua izan dela. Lamlash izena VI. mendeko Saint Molaise monje zeltaren izenaren aldaera da; Molaise, Emolaise, Lemolash eta azkenik Lamlash. Monje hau Holy uharteko leize batean bizi izan zen.
Gaur egungo herria XIX mendean hasi zen itxuratzen. Villa ugari eraiki ziren garai hartan eta San Jurgi eliza ere 1885-1892 artean eraiki zen. 1989tik aurrera eliza hau antzoki eta museo bihurtzeko egitasmoa landu da.
Iruditegia
-
Kaialdea.
-
San Jurgi eliza.
-
Itsasertza.
-
Villak.
-
Holy uhartea.