Lara Gut-Behrami
Lara Gut-Behrami | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lara Gut |
Jaiotza | Sorengo, 1991ko apirilaren 27a (33 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valon Behrami (en) ![]() |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa alemana ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea | |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
laragut.ch | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lara Gut-Behrami (Sorengo, 1991ko apirilaren 27a) eskiatzaile suitzarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Alpetar eskiko Super-G proban.
Ibilbidea
15 urte zituela egin zuen debuta nazioarteko txapelketa batean eta 2007an Munduko gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratuzuen alpetar eskiko jaitsiera proban. 2008an Europako Kopako lau proba irabazi zituen jarraian eta abenduan Munduko Kopako aurreneko proba irabazi zuen. Saint Moritzeko super-G proba izan zen eta garaipena lortzen zuen eskiatzaile gazteena izan zen, 17 urte eta 237 egun baitzituen orduan[1].
2014ko Sotxiko Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen jaitsiera proban[2]. Urte berean Munduko Kopako Super-G sailkapena irabazi zuen eta orotako sailkapen nagusian hirugarren postuan amaitu zuen.
2017ko Munduko txapelketa Saint-Moritzen izan zen eta Super-G proban brontzezko domina eskuratu zuen. Konbinatuan parte hartzen ari zela belauneko lesio larria izan zuen[3], eta denboraldia bakarrik ez, 2018ko Pyeongchangeko Jokoak ere galdu zituen.
Bi urte baino gehiago pasa ondoren 2020ko otsailean irabazi zuen hurrengo proba, Crana-Montanako aldapako proba. 2020-2021 denboraldia bikaina izan zuen Super-G proban, Petra Vlhová eslovakiarrarekin lehia estuan. Horren isla 2021ean Cortina d'Ampezzon jokaturiko Munduko Txapelketatan irabazi zituen hiru dominak, bi urrezko eta brontzezko bat.
2022ko Pekingo Jokoetan brontzezko domina lortu zuen Eslalom erraldoiean eta ondoren txapeldun olinpikoa izan zen Super-G proban.
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi (![]() | ![]() | Jaitsiera |
2022 | Pekin (![]() | ![]() | Super-G |
2022 | Pekin (![]() | ![]() | Eslalom erraldoia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2009 | Val-d'Isère (![]() | ![]() | Jaitsiera |
2009 | Val-d'Isère (![]() | ![]() | Konbinatua |
2013 | Schladming (![]() | ![]() | Super-G |
2015 | Beaver Creek (![]() | ![]() | Jaitsiera |
2017 | Saint-Moritz (![]() | ![]() | Super-G |
2021 | Cortina d'Ampezzo (![]() | ![]() | Super-G |
2021 | Cortina d'Ampezzo (![]() | ![]() | Eslalom erraldoia |
2021 | Cortina d'Ampezzo (![]() | ![]() | Jaitsiera |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2007 | Altenmarkt im Pongau (![]() | ![]() | Jaitsiera |
2008 | Formigal (![]() | ![]() | Jaitsiera |
Erreferentziak
- ↑ «Alpine Ski Database - Ski Legends' Home» ski-db.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
- ↑ «Alpine Skiing: Events & Places» web.archive.org 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
- ↑ (Ingelesez) «Defending World Cup ski champion Lara Gut tears ACL, but she should be back for Olympics» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).