Lee Remick

Lee Remick

Bizitza
JaiotzaQuincy (Massachusetts)1935eko abenduaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBrentwood (en) Itzuli1991ko uztailaren 2a (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko minbizia
gibeleko minbizia
Familia
AmaGertrude Margaret Remick
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001665 Allocine: 458 Rottentomatoes: celebrity/lee_remick Allmovie: p59559 TCM: 159981 TV.com: people/lee-remick IBDB: 57475
Musicbrainz: d54f5575-74d4-41c8-8cd2-74e44d9dd89c Discogs: 2183621 Find a Grave: 7550 Edit the value on Wikidata

Lee Remick (Quincy, Massachusetts, 1935eko abenduaren 14a - Los Angeles, 1991ko uztailaren 2a) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen. Patricia Remick antzezlearen alaba zen. Dantza-ikasketak egin zituen, hamasei urte zituela antzerkiaren munduan sartu baino lehen. 1953an antzeztu zuen Broadwayn bere lehen obra, Be Your Age, eta ondoren telebistan hasi zen lanean. Zineman Elia Kazanen A Face in the Crowd (1956) filmean egindako paper batekin hasi zen, eta haren ondoren, Martin Ritten The Long, Hot Summer (1958), Otto Premingerren Anatomy of a Murder (1959), Elia Kazanen Wild River (1960) edo Tony Richardsonen Sanctuary filmetan parte hartu zuen, besteak beste. Bere lanik onena, ordea, Blake Edwardsen Days of Wine and Roses (1962) filmean egin zuen, Jack Lemon aktorearen ondoan. Horrez gainera, aipagarria da film hauetan egindako lana ere: Gordon Douglasen The Detective (1968), Paul Newmanen Sometimes a Great Notion (1971), Richard Donnerren The Omen(1976), Don Siegelen Telephone (1977), James Ivoryren The Europeans (1979). 1970eko hamarralditik aurrera, zinemarako filmak ezezik, telebistarako lanak ere egin zituen: Bridge to Silence, Dark Holiday, etab. Hil aurretik, Love Letters antzeztu zuen Los Angelesko antzoki batean, ordurako minbiziak jota zegoela.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Remick Aldatu lotura Wikidatan