Leire Zabala
Leire Zabala | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Leire Zabala Vázquez | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Barakaldo, 1980ko uztailaren 30a (44 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 62 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 170 zentimetro |
Leire Zabala Vázquez (Barakaldo, Bizkaia, 1980ko uztailaren 30a - ) futbolari ohia da. Atzelari postuan jokatzen zuen.[1] Lau aldiz izan zen txapelduna Athletic Clubarekin.
Kirol ibilbidea
Hasieran Barakaldoko Bizkerre taldearekin jokatu zuen 1999tik 2002ra. 2002ko udazkenean Athletic Clubetik talde eratu berritik deitu zuten.
Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2]
Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazten zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.
2002ko azaroaren 24an debutatu zuen Irantzu Athleticekin, 22 urterekin.
Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]
Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [2]
Guztira Athleticen 6 denboraldi egin zituen, 110 partida eta 6 gol.[1]
Taldeak
- Bizkerre (2000-2002)
- Athletic Club (2002-)
Palmaresa
Estatistikak[1]
Taldea | Kat. | Urtea | Liga | Kopa | UEFA Womens Champions League | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Part. | Golak | Part. | Golak | Part. | Golak | |||
Athletic Club | 1. | 2007-08 | 16 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2006-07 | 16 | 1 | 1 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2005-06 | 13 | 1 | 1 | 1 | 3 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2004-05 | 12 | 0 | 0 | 0 | 3 | 1 |
Athletic Club | 1. | 2003-04 | 24 | 1 | 0 | 0 | 3 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2002-03 | 15 | 1 | 1 | 0 | - | - |
Bizkerre | - | 2001-02 | - | - | - | - | - | - |
Bizkerre | - | 2000-01 | - | - | - | - | - | - |
Bizkerre | - | 1999-00 | - | - | - | - | - | - |
Erreferentziak
- ↑ a b c «Leire Zabala | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ a b c Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
Ikus, gainera
- Elixabete Capa
- Irantzu Castrillo
- Eba Ferreira Martínez
- Izaskun Gaztelu
- Julene Guarrotxena
- Itziar Gurrutxaga
- Elixabet Ibarra
- Iraia Iturregi
- Aitziber Juaristi
- Uguzne Mezo
- Nerea Onaindia
- Arrate Orueta
- Lorena Sanchez