Leonor Fini
Leonor Fini | |
---|---|
![]() (1936) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1907ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Trieste Paris |
Heriotza | Aubervilliers eta Paris, 1996ko urtarrilaren 18a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Q48193674 ![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, jantzi-diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, autorea, eszenografoa, Irarlea, diseinatzailea, idazlea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Trieste Milan Paris eta Erroma |
Mugimendua | surrealismoa |
Genero artistikoa | izadi hila Arte figuratiboa erretratua animal art (en) ![]() figure (en) ![]() |
leonor-fini.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Leonor Fini (Buenos Aires, Argentina, 1907ko abuztuaren 30a - 1996ko urtarrilaren 18a) argentinar jatorriko frantses pintorea izan zen.
Biografia
Haurtzaroa Italian pasatu ondoren, laster jarri zen Parisen bizitzen. Londresko 1936ko erakusketa surrealistan hartu zuen parte, baina ez zuen sekula mugimendu horretan parte hartu nahi izan.
Lan aipagarriak ditu: Les Initiales (1937, Inizialak), Le Bout du monde (1949, Munduaren bukaera), Les Fileuses (1954, Iruleak), L´Eau endormie (1962, Ur lokartua), La Fête secrète (1964, Ezkutuko festa), La Peine capitale (1969, Heriotza-zigorra).
Pintore ez ezik, ilustratzaile, antzerkiko dekoratzaile eta balleteko jostun ere izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.