Limoi-tximeleta
Limoi-tximeleta | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Generoa | Gonepteryx |
Espeziea | Gonepteryx rhamni Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | oilakaran, Rhamnus, karraskila, Rhamnus cathartica eta Rhamnus ussuriensis |
Limoi-tximeleta (Gonepteryx rhamni) Pieridae familiako tximeleta da. Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrikaraino hedatzen da[1]. Euskal Herrian ere ohiko tximeleta da[2].
Etimologia
Lineok 1758. urtean deskribatu zuen tximeleta eta Papilio rahmni izena eman zion. Espezieari rahmi karraskilatan (Rhamnus alaternus) bizi zikloa osatzen duelako jarri zitzaion[3].
Deskribapena
Hegoak gainaldean horiak dira, hortik bere izena, azpialdean berdexkagoak dira, hosto artean kamuflatzeko balio diotenak. 48-54 mm-tako luzera dute[3]. Hegoen itxurak ere hostoaren antzekoak dira, gainaldean punta dute horretarako. Ozelo laranja txiki bat du hego bakoitzean. Emeak arrak baino kolore argiagoak ditu, berde oso argiak.
Bizi zikloa
Karraskiletako kimuetan jartzen ditu arrautzak eta bertatik jaiotzen dira kolore berdeko beldarrak. Jaioberritan 1'7mm neurtzen dute eta uda guztia elikatzen pasa ondoren 34'9 mm-ko luzera hartzen dute[4]. Krisalida hesilaharretan ezartzen dute. Zazpi hilabete pasatzen ditu lozorroan eta apirilean heldua ateratzen da.
Iruditegia
-
Gonepteryx rhamni ♀
-
Gonepteryx rhamni ♀ △
-
Limoi-tximeletaren hegoen azpialdea (arra).
-
Emea.
-
Beldarra.
-
Krisalida.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Pecháček, Pavel; Stella, David; Keil, Petr; Kleisner, Karel. (2014-12-01). «Environmental effects on the shape variation of male ultraviolet patterns in the Brimstone butterfly (Gonepteryx rhamni, Pieridae, Lepidoptera)» Naturwissenschaften 101 (12): 1055–1063. doi: . ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ Egaña, Ander Izagirre. (2011-08-10). «Naturzalia: Tximeletak» Naturzalia (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Gonepteryx rhamni, Limonera» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ Frohawk, F. W.. (1924). The Natural History of British Butterflies. 1. London: Hutchinson & Co., 58-63 or..