Loki (anatomia)
Loki | |
---|---|
Lokiren kokapena Irudi gehiago | |
Giza buruhezurra. | |
Lokiren kokapena | |
Xehetasunak | |
Hona drenatzen du | superficial temporal vein (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | tempora |
TA | A01.1.00.004 |
FMA | 46450 |
Terminologia anatomikoa |
- Artikulu hau gorputzaren atal bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loki».
Lokia edo baldokia belarri, masail eta begi arteko garezurreko aldea da. Loki-hezurrak babesten du.
Gizonak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra. Bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo hezurrarekin (atzetik); esfenoide eta masailezurrarekin (aurretik); eta beheko masailezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |