Londresko metroa
London Underground | |||
---|---|---|---|
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Metro | ||
Eskualdeak | Londres Handia, Buckinghamshire, Essex eta Hertfordshire Erresuma Batua | ||
Lineak | |||
Geltokiak | 272 | ||
Bidaiariak | 1026 milioi (2022/23) | ||
Jabea | Transport for London | ||
Webgunea | www.tfl.gov.uk/modes/tube | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 1863ko urtarrilaren 10a | ||
Eragilea | London Underground Limited | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 402 km | ||
Galiboa | 1.435 mm (1863-tik) 2.134 mm (1863-1869) | ||
|
Londresko metroa Londres Handiko zati handi bat eta Buckinghamshire, Hertfordshire eta Essex konderrietako zenbait alde zerbitzatzen dituen metro sistema da. Munduan eraikitako lehen metroa da: 1863ko urtarrilaren 10ean inauguratu zen, Metropolitan Railway izenarekin. Gaur egun, munduko luzeena ere bada, guztira 410 kilometro baititu. Metroa hamabi lineak eta 275 geltokik osatzen dute. Lurrazpiko lehen garraiobidea izan zen. Gaur egun, jatorrizko ibilbide hori Hammersmith & City lineak osatzen du.
Ezaugarriak
Metroa hiri barrutik ibiltzeko modurik gogokoena da ziurrenik, batez ere eguneroko desplazamenduetarako, lineen arteko aldaketa egitea ez baita zaila eta era erraz, fidagarri eta erosoena baita hiriaren punta batetik bestera mugitzeko.
Metroaren hedadura eta jarduera
Londresko metroak 274 geltoki ditu, 12 lineatan banatuta, eta 408 kilometroan zehar ibiltzen da. Uste ez bezala, metroa ibilbidearen % 55 lur-gainetik ibiltzen da, batez ere erdialdetik urrundu ahala. 2004-2005 urteetan, metroak bidaiari-errekorra lortu zuen, 976 milioi pertsona mugitu baitzituen, 2,67 milioi bidaiari eguneko, gutxi gora-behera. Ez da harritzekoa, pertsona ugarik lanerako erabiltzen baitute egunero, udala ere ahalegin horretan ari da auto-trafikoa arindu nahian (Congestion Charge delako zerga ezarri du autoentzat). Metroa ez da egun osoz ibiltzen, eta gaueko 12:00 inguruan abiatzen dira azken bidaiak; biharamunean, berriz, goiz hasten dira: 4:30 aldera.
Konponketa-lanak
Metro-sarea eta zerbitzuak zaharrak dira, esate baterako, pertsona minusbaliatuek oso gutxitan egin ditzakete sartu-irtenak Londresko Erdialdeko geltokietan. Ondorioz, eraberritze-lanetan ari dira aspaldian, estazio modernoak itxuratuz, seinaleztapena eguneratuz, lineak luzatuz eta, oro har, bitarteko teknikoak berrituz eta erosotasuna areagotuz, areago 2012ko Joko Olinpikoetarako prestatzeko.
Gauetan (00:30-04:30), lineetan obrak izaten dira maiz. Obrak (Engineering works) ez dira salbuespena Londresko metroan, ohiko jarduera bat baizik, eta konponketak eta hobekuntzak burutzera bideratuta daude. Dena den, maiz ere obrak asteburuan eta jarduera-ordutegi arruntean izaten dira eta, beraz, hainbat linea-tarte itxita edo etenda egoten dira. Itxiera horiek estazio-sarreretan eta internet/mugikor bidezko mezuetan iragartzen dira (ikus interneterako Transport for London); kasu horietan, ordezko zerbitzuak jartzen dira indarrean (autobusa). Aldiz, ustekabean linea batek huts eginez gero, ez dago ordezkorik. Metroko obrak eztabaida-gai bizia dira beti eragiten dituzten gorabehera eta eragozpen handiak direla eta.
Bidaia-txartelak
Egunero darabilten bidaiariek gehien baliatutako ordainketa-era Oyster delako txartelaren hileko ordainketa finkoa da. Metroa eta autobusak ere gutxi baliatuz gero, berriz, Oyster top-up aukera dago, alegia, txartela nahi bestetan nahi beste diruz betetzea; hartara, joanaldia (single) prezio erdian edo gutxiagoan ateratzen da. Banaka erositako single bidaia-txartelak, berriz, bereziki garestiak dira.
Lineak
Linea bakoitzak kolore bat dauka, eta izen bat, adibidez: ekialdetik mendebaldera Londres zeharkatzen duen linea, Central Line delakoa (Linea Nagusia), gorria da eta, hartara, bidaiariak begiratu batean erraz identifika dezake metro-lineen arteko tunel-matazatik doanean.
Izena | Kolorea mapan | Hasiera urtea |
Lehen tarte irekia |
Izena noiztik |
Luzera /km |
Luzera /milak |
Geltokiak | Bidaiak urteko |
Bidaiak, batez beste, miliako |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bakerloo Linea | Marroia | 1906 | 1906 | 1906 | 23,2 | 14,5 | 25 | 95.947 | 6.617 |
Linea Nagusia | Gorria | 1900 | 1856 | 1900 | 74 | 46 | 49 | 183.582 | 3.990 |
Linea Zirkularra | Horia | 1884 | 1863 | 1949 | 22,5 | 14 | 27 | 68.485 | 4.892 |
Barruti Linea | Berdea | 1868 | 1858 | 1868 | 64 | 40 | 60 | 172.879 | 4.322 |
Hammersmith eta City Linea | Arrosa | 1863 | 1858 | 1988 | 26,5 | 16,5 | 28 | 45.845 | 2.778 |
Jubilee Linea | Grisa | 1979 | 1879 | 1979 | 36,2 | 22,5 | 27 | 127.584 | 5.670 |
Metropoliar Linea | Morea | 1863 | 1863 | 1863 | 66,7 | 41,5 | 34 | 53.697 | 1.294 |
Ipar Linea | Beltza | 1890 | 1867 | 1937 | 58 | 36 | 50 | 206.987 | 5.743 |
Piccadilly Linea | Urdin Iluna | 1906 | 1869 | 1906 | 71 | 44,3 | 52 | 176.177 | 3.977 |
Victoria Linea | Urdin Argia | 1968 | 1968 | 1968 | 21 | 13,25 | 16 | 161.319 | 12.175 |
Waterloo eta City Linea | Berde Urdinxka | 1898 | 1898 | 1898 | 2,5 | 1,5 | 2 | 9.616 | 6.410 |
Mapa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Metroaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Metroaren mapak.
- (Ingelesez) Metroari buruzko datuak.
Aurrekoa Lehena |
Munduko metrorik luzeena 1863 - 2010 |
Ondorengoa Shanghaiko metroa |