Lurraren historia geologikoa
Lurraren historia geologikoak Lurraren iraganeko gertaera geologiko nagusiak jarraitzen ditu denbora geologikoaren eskalan oinarrituta.
Lurra duela 4.540 milioi urte sortu zen eguzki-nebulosa baten eztandaren ondorengo hauts eta gas metaketaren ondorioz. Hasieran, Lurraren kanpoko geruza urtu egin zen bulkanismo eta talken ondorioz. Azkenean, planetaren kanpoko geruza hoztu egin zen lurrazal solido bat osaturik. Ilargia laster sortu zen, agian planetoide batek Lurrarekin izandako inpaktuaren ondorioz. Desgasifikazioak eta sumendi-jarduerak lehen atmosfera sortu zuten. Ur-lurruna kondentsatuz, kometetatik ateratako izotzak areagotuta, ozeanoak sortu ziren. Hala ere, 2020an, ikertzaileek adierazi zuten.
Milloika urteetan zehar gainazala etengabe birmoldatzen zen, kontinenteak eratuz eta suntsituz. Duela 750 milioi urte gutxi gorabehera, Rodinia superkontinente ezagunena hausten hasi zen. Geroago, kontinenteak birkonbinatu ziren Pannotia sortuta duela 600 eta 540 milioi urte. Pangea superkontinentea, duela 200 milioi urte hautsi zen.
Gaur egungo izotz aroen eredua duela 40 milioi urte inguru hasi zen. Ondoren Pliozenoaren amaieran areagotu zen. Geroztik, eskualde polarrek glaziazio- eta desizozketa-ziklo errepikatuak izan dituzte, 40.000-100.000 urtean behin errepikatuta. Orain dela 10.000 urte inguru amaitu zen egungo izotz-aroaren azken glaziazioa.
Aurre kanbriarra
Kanbriaurreak lurraren bizitzaren % 90 hartzen du, gutxi gorabehera. Duela 4600 milioi urtetik Kanbriar garaiaren hasierara arte (538 Ma inguru) hedatzen da. Hiru eoi bereizten dira: Hadikoa, Arkearra eta Proterozoikoa.
Hadikoa
Hadikoa ez da ofizialki onartu, baina arroka solidoen erregistro egokirik ez dagoen denbora markatzen du. Datatu diren arroka zaharrenak 4400 Milioi urte inguru dituzte zenbait zirkoietan eginiko datazioen arabera.
Hasiera batean, Lurra likido-egoeran zegoen, jarduera bolkaniko eta meteoritoen ondorioz. Ura atmosferan pilatzen hasi zenean, lurraren kanpoko geruza hoztu zen lurrazal solido bat osatuta. Desgasifikazioak eta jarduera bolkanikoak eragin zuten atmosfera primarioa. Ur kondentsatuaren lurrunak, meteoritoetatik zetozen izotzarekin lotuta, ozeanoak sorrarazi ziren.
Arkearra
Arkearraren hasieran (duela 4000-2500 milioi urte) Lurraren tektonika desberdina zen. Garai horretan lurrazal nahiko zegoen plaka tektonikoen sorrerarako. Geologiako korronte batzuen arabera, barne beroak jarduera tektonikoa gaur egun baino biziagoa izatea eragin zuen. Horren ondorioz, lurrazaleko materialak modu aktiboagoan birlantzen ziren, eta horrek kratonizazioa eta kontinenteen eraketa saihestuko zuen, konbekzioa moteldu zen arte.
Duela 3500 milioi urte inguru, Lurraren eremu magnetikoa ezarri zen.
Proterozoikoa
Proterozoikoaren erregistro geologikoa (duela 2500-538 milioi urte) Arkearrarena baino zabalagoa da. Arkearreko itsaspeko metaketetan ez bezala, Proterozoikoak sakonera txikiko itsaso epikontinental zabaletan metatutako geruza ugari agertzen dira. Gainera, arroka asko ez daude Arkearreko arrokoak bezain metamorfizatuta, eta askotan aldatu gabe aurkitzen dira, arroka hauen azterketa petrografikoak erakusten dutenez, Proterozoikoan zehar jarduera orogeniko guztiz modernoa ikusten dira. Superkontinente zaharrena, Rodinia, duela 750 milioi urte inguru banatzen hasi zen. Ondoren, kontinenteak birkonbinatu ziren Pannotia osatzeko, duela 600 – 540 milioi urte artean.
Fanerozoikoa
Fanerozoikoa eskala geologikoaren egungo eoia da. 538 milioi urte[1] inguru hartzen ditu. Aldi honetan kontinenteen jitoa gertatu zen. Azkenean, Pangea superkoninentea, lur-masa bakar batean bildu zen ondoren kontinente modernoak osatzeko zatitu zena.
Fanerozoikoa hiru larrainetan banatzen da: Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa.
Paleozoikoa
Paleozoikoa 538 eta 252 milioi urte artean hedatzen da, eta sei aldi geologikotan banatzen da, urrunenetik hurbilenera: Kanbrikoa, Ordobizikoa, Silurikoa, Devonikoa, Karboniferoa eta Permikoa.
Kanbrikoa
Kanbrikoa denbora eskala geologikoaren banaketa bat da. Hau duela 538,8 milioi urte hasi zen[1]. Uste da aldi horretako kontinenteak Pannotia izeneko superkontinente neoproterozoiko baten zatiketaren emaitza izan zirela.
Ordobiziarra
Ordokizealdia Kanbriko-Ordobizikoaren desagertze masibo batekin hasi zen, duela 485,4 milioi urte. Aldi horretan, hegoaldeko kontinenteek bat egin zuten Gondwana izeneko kontinente bakar batean. Ordobizikoa iraungitze batzuekin amaitu zen, eta, oro har, Lurraren historiako bigarren desagertze masibo garrantzitsuena izan zen, iraungitako generoen ehunekoari dagokionez. Teoria onartuena gertaera horiek glaziazio batek eragin zituela jakin da.
Silurikoa
Silurikoa denbora-eskala geologikoaren duela 443,8 ± 1,5 milioi urte[1] hasi zen. Silurikoan zehar, Gondwana poliki-poliki hegoaldeko latitudeetara mugitzen jarraitu zuen.
Halaber, Izotz-geruzak ez ziren hain zabalak; izan ere, izotza urtzen joan zen, itsasoaren maila igoaraziz, eta beste superkontinente bat sortzen hasi zen, Euramerika izenekoa.
Debonikoa
Deboniarra 419 eta 359 milioi urte hasi zen[1]. Jarduera tektoniko handiko garaia izan zen, Laurasia eta Gondwana hurbildu zirenean. Euramerikako kontinentea, Laurasia bezala ere ezaguna, Laurentia eta Baltikaren talkaren ondorioz sortu zen Devonikoaren hasieran. Pangea ekuatoretik gertu sendotzen hasi zen Ipar Amerikako eta Europako plaketatik abiatuta. Apalaches mendien iparraldea altxatu eta Kaledondar mendiak osatu ziren Britainia Handian eta Eskandinavian. Hegoaldeko kontinenteek bat eginda jarraitu zuten Gondwana superkontinentean.
Karboniferoa
Karboniferoak duela 358,9tik 298,9 milioi urtera bitarte hartzen ditu. Karboniferoa Pangea superkontinentearen eraketak eragindako orogenesi handiko garaia izan zen. Hegoaldeko kontinenteek bat eginda jarraitu zuten Gondwana superkontinentean. Ipar Amerikako ekialdeko kostaldearen egungo lerroan zehar Euramerikarekin (Laurusia) talka egin zuen. Talka kontinental horrek Europako orogenia variskoa eta Ipar Amerikako orogenia apalatxea ekarri zituen.
Garai berean, Europarekin soldatu zen plaka euroasiar gehiena Ural mendietan zehar. Karboniferoan bi ozeano handi zeuden: Panthalassa eta Paleo-Tetis.
Pernikoa
Permikoa duela 298,9 eta 252,17 milioi urte bitartean[1].
Permikoan, Lurreko lur-masa handi guztiak, Asiako zati batzuk izan ezik, Pangea izeneko superkontinente bakar batean batu ziren, ekuatorearen bi aldeetara hedatzen eta poloetara iristen zen, ozeano handi bakarraren korronte ozeanikoetan dagokion efektuarekin. Masa kontinental handiek klima batzuk sortu zituzten, muturreko bero- eta hotz-aldaketekin (klima kontinentala) eta baldintza montzonikoekin, urtaroekin oso lotuta zeuden prezipitazio-ereduekin.
Mesozoikoa
Mesozoikoa duela 252 milioi urtetik duela 66 milioi urtera zabaldu zen. Pangea superkontinentea pixkanaka banatu zen iparraldeko kontinente batean, Laurasian, eta hegoaldeko beste batean, Gondwanan. Banaketa horrek gaur egungo kostalde atlantikoaren zatirik handiena bereizten duen ezponda kontinentala sortu zuen.
Trisikoa
Triasikoak duela 252,17 eta 201,3 milioi urte bitartekoak hartzen ditu[1].
Triasikoan, planetaren ia lur-masa guztia ekuatorean gutxi gorabehera zentratutako superkontinente bakar batean biltzen zen, Pangea izenekoa («lur osoa»). Superkontinente honek, Pac-Man erraldoi baten itxura hartu zuen, «ahoa», ekialdera begira zegoena. Bestetik, Tetis itsasoa zen, Triasikoaren erdialdean mendebalderantz gehiago ireki zen golko handi bat, Paleozoikoan zehar existitzen zen Paleo-Tetis ozeano beherakorraren kontura.
Gainerakoa Panthalassa («itsaso osoa») den munduko ozeanoak hartzen zituen. Triasikoan ozeanoen hondoan metatutako sedimentuak desagertu egin dira plaka ozeanikoen subdukzioaren ondorioz.
Jurasikoa
Jurasiko aldia duela 201,3 eta 145 milioi urte artekoa da.
Jurasikoaren hasieran, Pangea superkontinentea Laurasia iparraldeko kontinentean eta Gondwana hegoaldeko superkontinentean zatitu zen. Mexikoko golkoa Ipar Amerikaren eta gaur egun Yucatango penintsularen arteko rift
berrian ireki zen. Jurasikoko Ipar Atlantikoa nahiko estua zen, eta Hego Atlantikoa, berriz, ez zen sortu hurrengo aldira arte, Kretazeoa, Gondwana zatitu zenean.
Tetis ozeanoa itxi eta Neotetis senadia agertu zen. Klimak epelak ziren, glaziazioen ebidentziarik gabeak. Triasikoan bezala, badirudi ez zegoela ez lurrik ez izotz-eremu handirik lehorreko poloetatik hurbil. Europa ekialdean Jurasikoaren erregistro geologiko ona dago: itsas sekuentzia zabalak kontinentearen zati handi bat sakonera txikiko itsaso tropikalen azpian murgilduta zegoen garai baten zantzuak dira.
Kretazeoa
Kretazeoko aldia duela 145 eta duela 66 milioi urte bitartekoa da.
kretazikoan gaur egungo kontinenteetako banaketa eman zen, nahiz eta bere posizioak gaurkoen oso ezberdinak izan. Ozeano Atlantikoa zabaldu zenean, sortutako orogenia konbergenteek Amerikako mendikatean jarraitu zuten. Gondwana, Kretazeoaren hasieran bere horretan jarraitzen zuen arren, zatitu egin zen Hego Amerika, Antartika eta Australia Afrikatik banandu zirenean (India eta Madagaskar elkartuta mantendu ziren arren). Horrela sortu ziren Hego Atlantikoa eta Indiako ozeanoa. Jarduera horrek itsaspeko mendikate handiak sortu zituen plaken arteko tarte-lerroetan, eta horrek itsas maila igo zuen mundu osoan.
Afrikako iparraldean, Tetisko itsasoak estutzen jarraitu zuen. Ipar Amerikan eta Europan zehar, sakonera gutxiko itsasoek aurrera egin zuten, eta geroago atzera egin zuten garai hartan, itsas metaketa lodiak utziz karbonifero ohantzeen artean. Kretazeoaren ezaugarri litologikoa da harri karbonatikoak ugaritzea eta ugaritzea. Izan ere, kareharri gehiago sortu zen Kretazeoan fanerozoikoan baino.
Zenozoikoa
Zenozoikoak 66 milioi urte[1] hartzen ditu, Kretaziko Paleogenoaren suntsipen masibotik gaur egunera arte. Mesozoikoaren amaieran, kontinenteak zatitu egin ziren, gaur egungo itxura hartu arte. Laurasia Ipar Amerika eta Eurasia bihurtu zen; Gondwana, berriz, Hego Amerikan, Afrikan, Australian, Antartidan eta Indiako azpikontinentean banatu zen, eta Asiako plakarekin talka egin eta Himalaia sortu zuen. Afrikako eta Indiako kontinenteak bereizita zituen Tetis itsasoa ixten hasi zen, Mediterraneo itsasoa sortuz.
Pâleogenoa
Paleogenoa edo Tertziario Goiztiarra denbora-eskala geologikoko unitate bat da, duela 66 M.u hasi eta orain 23,03 M.u amaitu zuena[1]. Zenozoiko aroaren lehen zatia hartzen du, eta Paleozeno, Eozeno eta Oligozeno garaiak hartzen ditu.
Paleozenoa
Paleozenoak duela 66 M.u eta 56 M.u bitartean iraun zuen[1]. Alderdi askotan, Paleozenoan Kretazeoaren amaieran hasitako prozesuek jarraitu zuten. Paleozenoan, kontinenteek gaur egungo posiziora mugitzen jarraitu zuten. Laurasia superkontinentea oraindik ez zen hiru kontinentetan banatu. Europa eta Groenlandiak elkarri lotuta jarraitzen zuten; Ipar Amerika eta Asia aldizka lotzen ziren Lurreko zubi baten bidez; Groenlandia eta Ipar Amerika, berriz, banantzen hasi ziren. Ipar Amerikako mendebaldean, oraindik Hego Amerikatik ekuatoreko itsasoek bananduta, Laramide orogeniak mendi harritsuak igotzen jarraitu zuen; Gondwanak Afrikan, Hego Amerikan, Antartikan eta Australian banatzen jarraitu zuen. Afrika iparralderantz zihoan, Europarantz, Tetis ozeanoa poliki-poliki itxiz, eta India Asiarantz migratzen hasi zen, talka tektonikoa eta Himalaia sortuz.
Eozenoa
Eozenoan (56,0 Mu – 33,9 M.u)[1], 2 kontinenteak gaur egungo posizioetara mugitzen jarraitu zuten. Periodoaren hasieran, Australia eta Antartika elkarrekin lotuta zeuden, eta ekuatoreko korronte beroak ur antartiko hotzagoekin nahastu ziren, beroa mundu osoan banatuz eta tenperatura globalari eutsiz. Baina Australia hegoaldeko kontinentetik banandu zenean, duela 45 M.u inguru, ekuatoreko korronte beroak Antartidatik urrun desbideratu ziren, eta bi kontinenteen artean ur hotzeko kanal bat sortu zen. Antartika hoztu egin zen, eta hura inguratzen zuten ozeanoak izozten hasi ziren, ur hotza eta izotza iparralderantz bidalita, eta hozte maila handitu zen. Gaur egungo glaziazio-patroia duela 40 bat Ma hasi zen.
Laurasiako iparraldeko superkontinentea Europan, Groenlandian eta Ipar Amerikan banatzen hasi zen. Ipar Amerikako mendebaldeko orogenia Eozenoan hasi zen, eta aintzira handiak sortu ziren mendi arteko arro lau altuetan. Europan, Tetis itsasoa erabat desagertu zen, Mediterraneo itsasoa bihurtuta eta Alpeen eraketak isolatuta. Ozeano Atlantikoa zabaldu arren, badirudi Ipar Amerikaren eta Europaren arteko lurreko lotura geldituko dela, bi eskualdeetako faunak oso antzekoak direlako seinale. Indiak Afrikatik urruntzen jarraitu zuen eta Asiarekin talka egiten hasi zen, Himalaiako orogenia sortuz.
Oligozenoa
Oligozenoak 34 M.u eta 23 M.u [1]bitartean iraun zuen. Garai hartan, kontinenteak gaur egungo posizioetara mugitzen jarraitu zuten.
Antartika gero eta gehiago isolatu zen, eta izotz-kasko iraunkor bat garatu zuen azkenean. Ipar Amerikako mendebaldean mendiak igotzen jarraitu zuten, eta Europan Alpeak sortu ziren plaka afrikarrak iparralderantz egiten zuen presioaren ondorioz. Europa eta Ipar Amerika lotuko zituen Lurreko zubia existitzen jarraitu zen. Oligozenoan, Hego Amerika Antartikatik banandu zen azkenean, eta iparralderantz joan zen, Ipar Amerikara hurbilduz. Horri esker, Antartikako korronte zirkunpolarra aske jariatu zen eta kontinentea azkar hoztu zen.
Neogenoa
Neogenoa denbora-eskala geologikoko unitate bat da, duela 23,3 M.u hasi eta duela 2,588 M.u amaitu zena[1]. Periodo Neogenoa Paleogenoaren ondoren dator, eta Kuaternarioko aldiaren aurretik. Neogenoak Miozenoaren eta Pleistozenoaren garaiak hartzen ditu.
Miozenoa
Miozenoak duela 23,03 M.u eta 5,333 M.u bitartean hartzen du[1].
Miozenoan, kontinenteak gaur egungo posizioetara mugitzen jarraitu zuten. Istripu geologikoak egungoak bezalakoak ziren, Ipar Amerika eta Hego Amerika arteko lehorreko zubia izan ezik, geroago eratu baitzen. Hego Amerikako ozeano bareko subdukzio-eremuak Andeak eratzea eta Mesoamerikako penintsula hegoalderantz hedatzea eragin zuen.Indiak Asiaren aurka presioa egiten jarraitu zuen, eta Tetiseko itsasbidea murrizten jarraitu zuen, Afrikak Eurasiarekin talka egin zuenean, duela 19 eta 12 M.u bitartean[1], turko-arabiar eskualdean. Mendebaldeko Mediterraneoko mendien igoera eta itsas mailaren jaitsiera globala konbinatu egin ziren Mediterraneo itsasoaren aldi baterako lehorte bat eragiteko, eta, horren ondorioz, Messindarraren gatz-krisia sortu zen, Miozenoaren amaiera aldera.
Pliozenoa
Pliozenoak duela 5,333 M.u eta 2,588 M.u[2] bitartean hartzen du.Garai horretan, kontinenteak mugitzen jarraitu zuten, eta, seguru asko, 250 km egin zituzten beren kokalekutik enklabeetara, gaur egungo posiziotik 70 km-ra.
Hego Amerika Ipar Amerikarekin elkartu zen Panamako istmoaren bidez, eta bi kontinenteen arteko animalien migrazioa eragin zuen. Fenomeno horri truke amerikar handia deitzen zaio, eta horren ondorioetako bat Hego Amerikako berezko fauna desagertzea izan zen. Istmoa sortzeak ondorio garrantzitsuak izan zituen tenperatura
globalean, ekuatoreko zenbait korronte bero eten egin baitziren, eta Atlantikoa hozteko ziklo bati ekin baitzion. Ziklo horretan, poloetako ur hotzek ozeanoko tenperaturak jaitsi zituzten, orain isolatuta baitzegoen.
Afrika eta Europaren arteko talkak Mediterraneo itsasoa sortu zuen, Tetis ozeanoaren hondakinak kenduz. Itsas mailen aldaketak Alaska eta Asiaren arteko lurreko zubia eragin zuen. Pliozenoaren amaieran, duela 2,58 M.u inguru (Kuaternarioko periodoaren hasieran), gaur egungo izotz aroa hasi zen. Harrezkero, eskualde polarrek 40-100 urteko izozte- eta urtze-zikloak izan dituzte behin eta berriz.
Kuaternarioa
Pleistozenoa
Pleistozenoak duela 2,5 M.u eta 11.700 urte bitartean hartzen ditu.Kontinente modernoak gaur egungo posizioetan zeuden, seguruenik haien gainean dauden plakak ez ziren 100 km baino gehiago mugitu periodoaren hasieratik.
Holozenoa
Holozenoa orain dela 11 700 [2]bat urte hasi zen, eta garai honetan gaude gaur egun. Holozenoan, kontinenteen mugimendua 1 km baino gutxiagokoa izan da.
Gaur egungo glaziazioaren azken izotzaldia duela 10.000 urte amaitu zen. Urtzeak 35 m inguruko igoera eragin zuen Holozenoaren hasieran. Gainera, 40 ipar paraleloaren gainetik Pleistozenoko eta Holozenoko glaziarren pisuagatik depresio ugari sortu ziren, 180 m-raino igo zirenak, eta oraindik ere gora egiten jarraitzen dute.
Itsasoaren maila altuari eta lurraren aldi baterako depresioei esker, itsasoak sartu ahal izan ziren gaur egun kostatik urrun dauden eremuetan. Holozenoko itsas fosilak aurkitu dira Vermont, Quebec, Ontario eta Michiganen. Era horretako fosilak ere aurki daitezke aintziren hondoetan, urez bete daitezkeen lursailetan eta haitzuloetako biltegietan. Holozenoko itsas fosilak arraroak dira behe-latitudeetako kostetan, periodo horretan itsasoaren maila igotzeak jatorri glaziarrekoa ez den goranzko edozein bulkada gainditzen baitu. Eskandinavian, glaziazio ondoko egokitzapenak itsasertzeko eremuak sortu zituen Baltiko itsasoaren inguruan, horien artean Finlandiaren zati handi bat.
Eskualdeak gorantz jarraitzen du, eta horrek seismo txikiak eragiten ditu Ipar Europan. Ipar Amerikako fenomeno baliokidea Hudson badia doitzea izan zen, Tyrel glaziazio ondoko itsasoa gaur egungo kostalderaino murriztuta.