Lviveko oblasta

Lviveko oblasta
Львівська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaLviv
Geografia
Azalera21.833 km²
Demografia
Biztanleria2.561.282[1] biztanle (2008)
Dentsitatea117,31 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.loda.gov.ua/

Lviveko oblasta (ukraineraz: Львівська область, translit. L’vivs’ka oblast’) Ukrainako mendebaldeko oblasta da. Iparralde eta ipar-mendebaldean Voliniako eta Rivneko oblastekin du muga, mendebalde eta hego-mendebaldean Ternopilgo eta Ivano-Frankivskeko oblastekin, hegoaldean Transkarpaziako oblastarekin eta mendebaldean Poloniarekin[2]. 21.833 km²ko azalera du eta 2008an 2.561.282 biztanle zituen[1]. Probintziako zentro administratiboa Lviv da. Historikoki Galitzia eskualdearen parte izan da.

Hiri nagusiak

Lviveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):

  • Lviv: 733.728 biztanle
  • Drohobych: 78.595 biztanle
  • Txervonohrad: 69.436 biztanle
  • Stry: 61.502 biztanle
  • Boryslav: 37.001 biztanle
  • Sambir: 35.479 biztanle

Erreferentziak

  1. a b Lviveko oblasta World Gazetteer
  2. Lviv oblast, Ukraine (Lvov) Ukrainetrek.com
  3. Lviveko oblasteko hiriak World Gazetteer

Kanpo estekak