Mérimée datu-basea
Mérimée datu-basea | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1978 |
Izenburua | base Mérimée |
Argitaletxea | Frantziako Kultura Ministerioa |
Honen izena darama | Prosper Mérimée |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Plateforme Ouverte du Patrimoine |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | French Directorate for Architecture and Heritage (en) ![]() Médiathèque du patrimoine et de la photographie (en) ![]() |
pop.culture.gouv.fr… |
Mérimée datu-basea Frantziako monumentuen ondarearen datu-basea da. Frantziako Kultura Ministerioaren menpe dago, Arkitektura zuzendaritzapean. Izena Prosper Mérimée idazlea gogorarazteko jarri zitzaion zeren eta bere garaian monumentuen ikuskaria izan baitzen. 1978an sortua, 1995tik Interneten bidez ikus daiteke.
POP plataforma
2018-2019an, Merimee datu baseari eusten zion Mistral softwarearen zaharkitzearen ondorioz, beste aurkezpen bat proposatu zen, eta horrela sortu zen "Ondarearen Plataforma Ireki" (POP), Kultura Ministerioak gainbegiratzen dituen zortzi atal biltzen dituena: Mérimeaz gain, plataforma horretan Palissy, Memoire , Joconde, Museofile, MNR-Rose Valland eta Enluminures baseak ere badaude. Kultura ministerioaren plataforma horrek, hiru milioi ondare-ohar baino gehiago eskaintzen ditu, artelanak, eraikinak eta argazkiak deskribatuz. POPek aldian-aldian aberasten da, dauden abisuak eguneratuz eta argituz eta notizia berriak emanez. Plataforamn barneratu diren erregistroak, datu baseak edo datu base dokumentalak hauek dira:
- Joconde Frantziako museoetako bildumen katalogo kolektiboa da. Museofile, hari lotua, "Frantziako museoa" deitua duten erakundeen errepertorioa da.
- Mériméek bi kategoriatako eraikinak ditu:
- Monumentu historikoen izenean babestutako eraikinak, "sailkatuak" edo "inskribatuak" izan.
- Inbentarioko eskualde zerbitzuek ikertutako eraikinak.
- Palissyk bi kategoriatako objektuak biltzen ditu:
- Monumentu historikoentzat babesturiko objektuak, "sailkatuak" edo "inskribatuak".
- Inbentarioko eskualdeko zerbitzuek ikertutako objektuak.
- Rose-Valland datu-basea (MNR-Jeu de Paume) MNR ("Museo Nazional Berreskuratzaileak") ondasunen online katalogoa da, azken gerraren amaieran Alemanian berreskuratuak izan zirenak, eta museo nazionalen zaintzapean utziak, haien legezko jabeak identifikatu zain.
- Memoire Kultura Ministerioaren zerbitzu zentralek (Ondarearen eta argazkigintzaren mediateka), deskontzentratuek (Monumentu historikoen eskualdeko kontserbazioak) edo deszentralizatuek (Inbentarioaren eskualdeko zerbitzuak) gordetzen dituzten argazki bildumak biltzen ditu. Ahal den neurrian, irudi horiek Mérimée eta Palissy baseen oharrak ilustratzen dituzte.
- Enluminurese datu-base dokumentalari esker, Frantziako ehun bat udal liburutegitan, museoetan, artxibo-zerbitzuetan eta abarretan gordetako Erdi Aroko 8.000 eskuizkribu edo inkunable baino gehiagotatik eratorritako 100.000 erreprodukzio digital baino gehiago kontsulta daitezke. Enluminures datu-basea Kultura Ministerioaren Liburu eta Irakurketa Zerbitzuak ekoizten du, Testuen Ikerketa eta Historia Institutuarekin (l'Institut de recherche et d'histoire des textes, CNRS) lotuta.[1]
Edukia
Besteak beste, bertan, ondare kulturala, erlijiosoa, nekazaria, militar eta industria arkitekturarena, ehorzte inguruko ondarea biltzen du. Halaber, Frantziako monumentu historikoen zerbitzuak eragindako informazioa biltzen du.
2005ean, 200.000 inguruko fitxa zituen: 147.000 inbentarioan eta 42.000 monumentu historiko sailean.[2]
Erreferentziak
- ↑ «POP, en savoir plus.» pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
- ↑ Bases de données. Frantziako Kultura Ministerioa.
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Mérimée datu-basea bilaketa POP : la plateforme ouverte du patrimoine plataforman.