MLB plataforma

MLB siglak (alemanierazko Modularer Längsbaukasten, «luzetarako eraikuntza modularreko blokea») Volkswagen Taldearen automobil-plataforma bat izendatzen du, eta partzuergo horrek gama altuko hainbat ibilgailutan erabiltzen du, luzetarako aurreko motorra eta aurreko trakzioa edo integrala dutenak. Osagai elektriko eta mekaniko berak D segmentuko edo goragoko ibilgailu ezberdinetan erabiltzea ahalbidetzen du, kostuak merkatuz eskala-ekonomiaren printzipioaren arabera. MLB plataforma Audik garatu zuen, eta 2007an estreinatu zuten.[1]

MLBn oinarritutako automobiletan, aurreko luzetarako motorra eta transmisioa aurreko VAG plataformetan baino posizio atzeratuago batean muntatuta daude, multzoaren masa-zentroa aurreko ardatzaren atzetik desplazatuta; horri esker, aurreko hegala txikitu daiteke, bataila handitu daiteke autoaren kanpo-dimentsioak handitu gabe, eta pisuen banaketa orekatu.[2]

Erreferentziak

  1. Strategy "18 plus". Volkswagen AG.
  2. Audi A5. www.autozine.org 1 de mayo de 2007.

Kanpo estekak