Macbeth Eskoziakoa
Macbeth Eskoziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1040 - 1057 ← Duncan I.a Eskoziakoa - Lulach Eskoziakoa →
1032 - 1057 ← Gille Coemgáin of Moray (en) - Lulach Eskoziakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1005 | ||||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||||
Heriotza | Lumphanan, 1057ko abuztuaren 15a (51/52 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Iona | ||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||
Familia | |||||
Aita | Findláech of Moray | ||||
Ama | Donalda of Alba | ||||
Ezkontidea(k) | Gruoch of Scotland (en) (1032 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Leinua | Moray etxea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregea | ||||
Macbeth Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Mac Bethad mac Findlaích), ezizenez Rí Deircc, hots, "Errege Gorria" (????, Eskozia – 1057, Lumphanan edo Scone, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.
Etimologia
Mac Bethad izenak "biziaren semea" esan nahi du, baina sarritan "gizon zuzena" edo "gizon erlijiotsua" bezala ere itzuli izan da.
Biografia
Moray etxeko lehen erregea izan zen. Dunkeld etxeko Duncan I.aren lehengusua zen eta hura bezala Malcolm II.aren biloba. Moray mormaerrian agintzen zuen eta Kanuto II.a Handia 1031ean iparraldeko uhartetara etorri zenean Malcolm II.arekin batera berak ere menpekotasuna agertu zion, honek erakusten du jadanik botere handiko gizona zela.
1034an Malcolm II.a hil zenean Duncan I.a lehengusuak hartu zuen erregetza eta Macbeth dux izendatua izan zen, printze eta markes tarteko kargu bat, baina 1040an Duncanek zigor espedizio bat antolatu zuen Morayra eta Macbethen gizonek berau hil eta Macbeth bihurtu zen eskoziarren errege. Ez zuen aurkaririk izan, Duncanen aita zen Crínán ezik, baina 1045ean Crínán hil zenean arazorik gabe mantendu zuen kargua.
1052an Ingalaterran istilua sortu zen Eduardo Aitorlea erregea eta Godwin Wessexeko Earlaren artean eta Macbethek errefuxiatu normandiar ugari jaso zituen, Eskozian feudelismoa sartu zen horrela. Eduardok ez zuen ontzat hartu Macbethek Godwinen jarraitzaileei emandako laguntza eta 1054an Siward Northumbriako Earla buru zuen armada handi batek Eskozia inbaditzea erabaki zuen. Kanpaina luzea eta odoltsua izan zen. 1057an atzera egiten ari zela Duncan I.aren seme Malcolmek (gerora Malcolm III.a Eskoziakoa izango zenak) hil zuen Cairnamounth pasabidean. Amaierako borrokan 3000 eskoziar eta 1500 ingeles hil ziren
Literatura
William Shakespeare ingeles idazle ospetsua errege honetan oinarritu zen bere Macbeth idazlana idazteko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macbeth Eskoziakoa |
Aurrekoa Duncan I.a Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregea 1032–1057 |
Ondorengoa Lulach Eskoziakoa |