Mahinda Rajapaksa
Percy Mahendra “Mahinda” Rajapaksa (1945eko azaroaren 18a, Weeraketiwa, Hambantota barrutia) Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoko presidentea.
Bere aita, D.A. Rajapaksa Sri Lankako parlamentuko kide izan zen. Rajapaksak Richmondeko Unibertsitatean (Virginia, AEB) ikasi zuen. 1970ean Sri Lankako Askatasunaren Alderdian (SLAA) sartu zen. 1994 urtean, Enplegu-ministroa izendatu zuten, eta kargua gauzatu zuen 1997ra arte.
Rajapaksa Sri Lankako Lehen ministro ere izan zen 2004ko apirilaren 6tik 2005eko azaroaren 21a arte.
Shiranthi Rajapaksarekin ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba dituzte.
2005eko azaroaren 19an, Mahinda Rajapaksak Sri Lankako lehendakaritza onartu zuen, eta Ratnasiri Wickremanayake izendatu zuen Sri Lankako Lehen ministro.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahinda Rajapaksa |