Manuela Carmena
| Manuela Carmena | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||
2015eko ekainaren 13a - 2019ko ekainaren 15a ← Ana Botella - José Luis Martínez-Almeida →
2015eko ekainaren 13a - 2019ko uztailaren 1a - Carolina Pulido (en) Hautetsia: 2015 Madrid City Council election (en)
1996ko uztailaren 26a - 2001eko azaroaren 7a | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Manuela Carmena Castrillo | ||||||
| Jaiotza | Madril, 1944ko otsailaren 9a (81 urte) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Valentziako Unibertsitatea 1965) Zuzenbidean lizentziatua | ||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | epailea, politikaria, idazlea eta abokatua | ||||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Kidetza | Judges for Democracy (en) | ||||||
| Sinesmenak eta ideologia | |||||||
| Erlijioa | agnostizismoa | ||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Manuela Carmena Castrillo (Madril, 1944ko otsailaren 9a) espainiar politikari eta epaile ohia da, 2015eko ekainaren 13tik aurrera Madrilgo alkatea izan zena.
Biografia
1944ko otsailaren 9an Madrilen jaioa,[1] 1965ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu zen, Espainiako Alderdi Komunistan sartu zeneko urtean. 1967an Eduardo Leira arkitektoa ezkondu zuen,[2] bi seme alaba izanik: Eva eta Manuel.[3]
23. postua izan zuen PCEn 1977ko hauteskunde orokorretan. Francisco Francoren diktaduran atxilotutakoen eta langileen defendatzailea izan zen, baita Atochako sarraskia jasan zuen abokatu-bulegoaren sortzaileetako bat ere.
Madrilgo alkatea
2015ean Ahora Madrideko hautagaia izateko primariotara aurkeztu zen. % 63k bozkatu zuen Carmenaren alde, eta Ahora Madrideko hautagai bilakatu zen 2015eko udal hauteskundeetarako. Maiatzaren 24an, Ahora Madrideko zerrendak bozen % 31,85 eskuratu zituen gutxi gorabehera, 20 zinegotzi lortuz. Bigarren postuan geratu zen, Alderdi Popularraren atzetik, azken honek 21 zinegotzi lorturik, Esperanza Aguirre hautagaia zelarik.
Ahora Madrid eta PSOEko 9 zinegotzien arteko akordua iragarri ostean, Manuela Carmena alkate izendatu zuten gehiengo absolutuarekin (29 zinegotzi 57tik) 2015eko ekainaren 13an ospatu zen Udaletxeko Plenoan.
Argitaratutako liburuak
- 1997 - Crónica de un desorden: Notas para reinventar la Justicia, Alianza Editorial.
- 2014 - Por qué las cosas pueden ser diferentes: Reflexiones de una jueza, Ed. Clave Intelectual.