Marexal (pertsonaia)
Marexalak | |
---|---|
Zuberoako maskarada gorria | |
![]() | |
Datu biografikoak |
Marexalak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, maskarada gorriko kideak. Bi edo gehiago izan daitezke. Ferratzaileak dira, eta zamaltzaina ferratzea da haien jokü edo eginbeharra.[1]
Buruan, xingolekin apaindutako bonet gorria daramate. Soinean kasabet gorriak, urrez apaindutako bularralde zuriarekin, eta galtza beltzak izaten dituzte. Nagusiak larruzko aurreko mantala, kurrikak eta mailua erabiltzen ditu.
Erreferentziak
- ↑ Marsan, Geneviève. Negutik udaberrira: ohiko ihauteak Pirinioetan. Maskarada Zuberoan. Itzultzailea: Jean-Louis Davant, euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
Kanpo estekak
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gatuzaina • Kantiniersa • Zamaltzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |