Mauricio Funes

Mauricio Funes

(2008)

69. El Salvadorko presidente

2009ko ekainaren 1a - 2014ko ekainaren 1a
Antonio Saca - Salvador Sánchez Cerén
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Mauricio Funes Cartagena
JaiotzaSan Salvador1959ko urriaren 18a
Herrialdea El Salvador
 Nikaragua  (2019ko uztaila -  2025eko urtarrilaren 21a)
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaManagua2025eko urtarrilaren 21a (65 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Vanda Pignato (en) Itzuli  (1993 -  2025)
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Centroamericana
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FMLN

Carlos Mauricio Funes Cartagena (San Salvador, 1959ko urriaren 18aManagua, 2025eko urtarrilaren 21a) salvadortar kazetari eta politikaria izan zen, El Salvadorko presidentea 2009tik 2014ra.

Universidad Centroamericanan ikasi zuen, graduatu gabe. Kazetari bezala lan egin zuen eta berriemaile izan zen El Salvadorko Gerra Zibilean, non buruzagi ezkertiarrak elkarrizketatu zituen. Gainera, elkarrizketa programa bat aurkeztu zuen telebistan.

Nazio Askapenerako Farabundo Marti Fronteko hautagaia izan zen eta 2009ko hauteskundeak irabazi zituen botoen % 51,32 eskuratuta. Pobrezia eta desberdintasuna murrizteko neurri sozialak hartu zituen eta Kubarekiko harremanei ekin zien berriro.

2016an, legez kanpoko aberastea eta zergak saihestea leporatu zioten. Nikaraguan babestu zen eta han hil zen.

Kanpo estekak