McKenzie Wark
McKenzie Wark | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Newcastle (Australia), 1961eko irailaren 10a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, hizlaria eta teorikoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | New School |
newschool.edu… | |
![]() ![]() ![]() |
McKenzie Wark (Newcastle, Australia, 1961) australiar jatorriko idazle eta ikertzailea da.[1] Wark hedabideen teoriari, teoria kritikoari, hedabide berriei eta Internazional Situazionistari buruzko ikerketa eta idazlanengatik da ezaguna.. Bere lanik ezagunenak Hacker Manifesto eta Gamer Theory dira. Kultura eta hedabideen Ikasketetako irakaslea eta genero ikerketen programaren zuzendaria The New Schoolen.[2]
Bizitza eta lana
Australian jaiotako idazle eta ikerlaria da. Sei urte zituenean hil zitzaion ama, aita arduratu zen hiru seme-alaben zaintzaz. Giro komunistetan ibili zen gaztaroan. Unibertsitate ikasketak egin zituen, doktoretza barne. Bi dozena liburu baino gehiago argitaratu ditu 1994tik, Internazional Situazionistaren aditurik handienetako bat da. A Hacker Manifestok (2004) eta Gamer Theoryk (2007) egin zuten ezagun. Situazionismoaz, bideojokoez, raveez eta kapitalismoaz idatzi izan du, saiakera betiere.
2017an agertu zen transgenero gisa, horren ostean argitaratu ditu Reverse Cowgirl eta Raving autofikziozko lanak. gaur egun The New School unibertsitateko hedabide eta kultur ikasketen irakaslea da.
Harrera
Plano teorikoan, Warken idazkera hiru korronteren testuinguruan ikus daiteke: britainiar ikerketa kulturalak, alemaniar teoria kritikoa eta frantziar postestrukturalismoa. Bere lehen lanek britainiar eta frantziar eraginak uztartu zituzten, Australiako kultura ikasketak globalizazioaren eta komunikabideen teknologia digitalen gaietara zabaltzeko. Bere ondorengo lanek gehiago hartzen dute teoria kritikotik eta marxismo oso berrikusi batetik. Bitarteko forma berriekin esperimentatuz, entzute-zerbitzariekin hasiz nettime.org eta, ondoren, Gamer Theory lanerako garatutako web-interfazeekin, bere lanak Geert Lovink eta Mark Amerika bezalako hedabideetako teoriko berriekin gurutzatzen dira.
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuak 2024ko Lambda Literatur Sarirako aurre-aukeratua izan ziren Transgenero Ez-fikzioaren atalean.[3]
Argitaratutako lanak
- Virtual Geography: Living With Global Media Events (Indiana University Press, 1994)
- The Virtual Republic: Australia's Culture wars of the 1990s (Allen & Unwin, 1997)
- Ray Edgar and Ashley Crawford (eds) Transit Lounge (Fine Art Publishing, 1998 – includes several of Wark's 21C essays).
- Celebrities, Culture and Cyberspace (Pluto Press Australia, 1999)
- Readme! Josephine Bosma et al. (eds) (Autonomedia, 1999)
- Dispositions (Salt Publishing, 2002)
- Speed Factory, with Bernard Cohen, John Kinsella and Terri-Ann White (Fremantle Arts Centre Press, 2002)
- A Hacker Manifesto (Harvard University Press, 2004; Spanish translation: Un Manifiesto Hacker, Alpha Decay, Barcelona, 2006)
- GAM3R 7H30RY (Institute for the Future of the Book, 2006)
- Gamer Theory (Harvard University Press, 2007)
- 50 Years of Recuperation of the Situationist International (Princeton Architectural Press, 2008)
- The Beach Beneath the Street: The Everyday Life and Glorious Times of the Situationist International (Verso, 2011)
- Telesthesia: Communication, Culture and Class (Polity, 2012)
- Excommunication: Three Inquiries in Media and Mediation (with Alexander R. Galloway and Eugene Thacker) (University of Chicago Press, 2013)
- The Spectacle of Disintegration (Verso, 2013)
- Molecular Red: Theory for the Anthropocene (Verso, 2015)
- I'm Very Into You: Correspondence 1995-1996, with Kathy Acker (Semiotexte 2015)
- General Intellects: Twenty-One Thinkers for the Twenty-First Century (Verso, 2017)
- Capital Is Dead: Is This Something Worse? (Verso, 2019)
- Reverse Cowgirl (Semiotext(e), 2020)
- Sensoria: Thinkers for the Twenty-first Century (Verso, 2020)
- Philosophy for Spiders: On the Low Theory of Kathy Acker (Duke University Press, 2021)
- Raving (Duke University Press 2023)
- Love and Money, Sex and Death (Verso Books 2023)
Euskarari ekarriak
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza lana euskaraz argitaratu zuen Katakrak Liburuak argitaletxeak 2024ko maiatzean, Danele Sarriugartek egindako itzulpenarekin eta Jokin Azpiazuren hitzostearekin.[4] Warkek euskaraz argitaratutako lehen lana izan da.
Mckenzie Wark Euskal Herrian 2024ko abenduan
Euskal Herrian euskara, pentsamendua eta teknologia libreen alde lana egiten duten eragile talde batek, Badalab, Jakin, Euskalgintzaren Kontseilua, Katakrak, Tabakalera eta TEKS, Wark Euskal herrira ekarri zuten, azken liburua aitzaki[5], herrigintzaz, militantziaz eta aktibismoaz hitz egitera, intersekzioetan ematen diren ildoak oinarri hartuta.[6]Euskal Herrian 2024ko abenduaren 4tik 10era egindako egonaldian, Durango, Donostia eta Iruñean antolatutako aurkezpen eta solasaldietan hartu zuen parte.

Durangon, abenduaren 5 arratsaldean, Herrigintza, militantzia, aktibismoa. Intersekzioetan nabigatuz solasaldian parte hartu zuen Durangoko museoan, Danele Sarriugarte eta Jokin Azpiazurekin batera, Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren itzultzaile eta hitzostearen egileak urrenez urren. Solasaldiaren ondoren, Izar Mendiguren, Sugoi Etxarri eta Ibai Atutxak gaia solasaldia lokalizatzeko mahaingurua osatu zuten.[7]
Donostian, abenduaren 7 arratsaldean, Tabakaleran izan zen Wark aurkezpen bira berdinaren baitan, eta Durangoko izenburu bereko solasaldi eta mahainguruan Danele Sarriugarte izan zuen lagun, kasu honetan, Kay Subijana eta Uxue Díez-Guiralen laguntzarekin.[8]Solasaldiaren ondoren ospakizunak Beti Boga tabernan jarraitu zuen.
Iruñean, Katakrak liburudendan euskaratutako liburuaren aurkezpena egin zuen.[9]
Erreferentziak
- ↑ «McKenzie Wark | Katakrak - Liburu-denda, Kafetegia, Argitaletxea, Kooperatiba» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ «McKenzie Wark | Eugene Lang College of Liberal Arts» www.newschool.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) Them. (2024-03-27). «Here Are the Finalists for the 36th Annual Lambda Literary Awards» Them (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ «McKenzie Warken ‘Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' plazaratu du Katakrakek» Berria 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ Julio, Gorka. (2024-12-02). «McKenzie Wark EHn» etzi.pm (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ McKenzie Wark Euskal Herrian – Badalab.eus. 2024-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ Ereñaga, Amaia. (2024-12-05). «McKenzie Wark: «Zer da politika? Nire trans komunitatean, bizirik mantentzea»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ «Herrigintza, militantzia, aktibismoa. Intersekzioetan nabigatuz, McKenzie Wark-ekin batera | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ «McKenzie Wark «Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza» | Katakrak - Librería, Cafetería, Editorial, cooperativa» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).