Melih Cevdet Anday
| Melih Cevdet Anday | |
|---|---|
(2007) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Istanbul, 1915eko martxoaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Istanbul, 2002ko azaroaren 28a (87 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Gazi Anadolu Lisesi (en) |
| Hizkuntzak | turkiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta eta idazlea |
| Mugimendua | Garip (en) |
Melih Cevdet Anday (Istanbul, 1915eko martxoaren 13a - ib., 2002ko azaroaren 28a) turkiar idazlea izan zen.
Garip taldeko kide izan zen Orhan Veli eta Oktay Rifat idazleekin batera; talde horrek poesia klasikoaren egiturak hankaz gora jarri zituen. Gehienbat poesia idatzi bazuen ere, saiakerak, antzerkia eta eleberriak ere idatzi zituen. Gizarte-gaiek kezkatzen zuten, batez ere Anday, eta gai horiek dira bere poesietan azaltzen zituenak. Poesia-bildumen artean hauek ditu nagusiak: Yanyana (1956, Alderik alde), Kollari Bagli Odysseus (1963, Odisea besoak lotuta), Göcebe Denizin Üstünde (1970, Itsaso nomadan).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.