Mendebaldeko Indiak (ingelesez: West Indies), ofizialki Mendebaldeko Indietako Federazioa (ingelesez: West Indies Federation), 1958 eta 1962 artean ezarritako britainiar koroaren kolonienfederazioa izan zen. 20.253 km²-ko azalera izan zuen eta Karibeko egungo herrialde batzuek osatu zuten. 1962an desegin zen, Jamaika eta Trinidad eta Tobago kide handienek independentzia erdietsi zutenean.