Artikulu hau elikadura-portaeraren nahasmenduari buruzkoa da; bulkaden kontrolaren nahasmendua gaitzat duena beste hau da: «erruminazio»
Merizismoa edo erruminazioa elikadura-portaeraren nahasmendua da, haurtzaroan agertu ohi dena: irentsitako janariak berriro ahoratzen, mastekatzen eta irensten dira.[1] Merizismoaren diagnostikoa ez da inbaditzailea eta norbanakoaren historialean oinarritua dago. Tratamendua eraginkorra da, % 85 baino gehiagok tratamenduari positiboki erantzuten diotenak, tartean haurrak eta mentalki desgaituak.