Mohsen Makhmalbaf
Mohsen Makhmalbaf | |
---|---|
![]() (2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1957ko maiatzaren 29a (67 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | persiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marzieh Meshkini (1987 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, aktorea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Mojahedin of the Islamic Revolution of Iran Organization (en) ![]() |
makhmalbaf.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Mohsen Makhmalbaf (persieraz: محسن مخملباف, Mohsen Makhmalbaaf; Teheran, 1957ko maiatzaren 29a) irandar zinema-zuzendaria da. Xahren kontrako talde bateko kide zela espetxeratu egin zuten 1974. urtean, eta bost urtera zigortu zuten polizia bat jotzeagatik. Espetxetik irten zenean (1979) politikan jarraitu zuen, eta aldi berean irratian hasi zen lanean gidoilari gisa eta baita literaturan ere. Arte eta Pentsamendu Islamistak zabaltzeko Zentroaren sorreran parte hartu zuen, eta zinemaren bideari ekin zion, bide egokia baitzen bere pentsamendu etikoak eta filosofikoak adierazteko. Zineman bosgarren filma egin zuen arte, Dastforush (1987) hain zuzen ere, ez zuen Irango kritika erakartzerik lortu. Une horretatik aurrera, mundu osoan ezagutzen hasi zen hainbat lanen bidez: Baysikelran, Arusi-e khuban (1989), Nobat-e asheqi (1990) eta Shabha-ye Zayandeh Rud (1991; azken biak oraindik debekatuta daude Iranen). Arazo gutxiago emango zizkion gaien bila, komedia satirikoaren bideari ekin zion: Ruzi ruzegari cinema (1992) eta Honarpishe (1993) filmak dira horien erakusgarri. Salaam cinema (1994) eta Nun va goldun (1996) lanek errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak aztertzen ditu. Gabbeh lanarekin lortu zuen Makhmalbafek ospe gehiena, eta horixe izan zen hain zuzen nazioartean ere arrakasta handien izan zuena. Lan horren ondoren, Isiltasun (1998) egin zuen, hori ere arrakasta handikoa. Makhmalbafen filmak, XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, nazioarteko zinemaldi garrantzitsu gehienetan ikusgai egon dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mohsen Makhmalbaf IMDb
![]() |
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |