Mopti eskualdea
Mopti eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Mopti |
ISO 3166-2 | ML-5 |
Hiriburua | Mopti |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°29′54″N 3°11′09″W / 14.4983°N 3.1858°W |
Azalera | 79.017 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 2.037.330 (2009) |
Dentsitatea | 26 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Mopti Mali erdialdeko eskualdea da. Iparraldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hego-mendebaldean Ségou eskualdearekin eta hego-ekialdean Burkina Fasorekin. 79.017 km²ko azalera du eta 2009an 2.037.330 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak bozo, songhai, dogon, fulani eta mairua dira. Hiriburua Mopti da.
Geografia
Niger ibaiak zeharkatzen du eskualdea eta, Mopti hirian elkartzen zaion Bani ibaiarekin batera, barne delta hedatua eratzen du. Ekialdean Bandiagarako amildegiak daude, UNESCOk 1989an Gizateriaren ondare izendatu zituenak. Hombori Tondo (1153 m), Maliko mendirik garaiena, eskualde honetan dago.
Banaketa administratiboa
Mopti eskualdea zortzi barrutitan (cercle) banaturik dago: Bandiagara, Bankass, Djenné, Douentza, Koro, Mopti, Ténenkou eta Youwarou.
Erreferentziak
- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Mopti artikuluko informazioa erabili zen.
- ↑ Cite warning:
<ref>
tag with namegeohive
cannot be previewed because it is defined outside the current section or not defined at all.