Mureteko gudua
Mureteko gudua | |||
---|---|---|---|
Gurutzada Albitarra | |||
![]() Mureteko gudua, Grandes Chroniques de France eskuizkribuko miniatura. | |||
Data | 1213ko irailaren 12a | ||
Lekua | Muret, Okzitaniako Tolosatik hurbil 43°28′N 1°20′E / 43.467°N 1.333°E | ||
Koordenatuak | 43°27′40″N 1°19′36″E / 43.4611°N 1.3267°E{#coordinates:}: cannot have more than one primary tag per page | ||
Emaitza | Frantziako Erresumaren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Mureteko gudua (katalanez Batalla de Muret eta okzitanieraz Batalha de Murèth) 1213ko irailaren 12an Okzitaniako Tolosa hiritik hamabi kilometro hegoaldera dagoen Muret izeneko kokalekuan jazotako gudu bat izan zen, honetan Aragoiko Koroa eta bere aliatuak ziren Tolosa, Comenge eta Foixko konderrietako gerlariez osatutako gudarostea Frantziako Erresumako gudaroste baten aurka borrokatu zen. Gurutzada Albitarran Filipe II.a Frantziakoaren gudarostea Okzitanian kataroak menperatzeko gurutzadaren barnean jazotako guduetako bat izan zen.
Frantziarrek garaipena lortzeaz gain heuren buruzagi nagusia zen Simon IV.a Montfortekoak guduan zehar Petri II.a Aragoikoa erregea hil zuen.
Gudu honek bere garaian berebiziko garrantzia izan zuen, Okzitanian kataluniarren hedapenari behin betiko amaiera eta Frantziako Erresumaren nagusitasunaren hasiera ezarri baitzuen.